“Eskeletoa” eta koloreak
Artista: Ainhoa Ortells
Teknika: Pintura eta eskultura
Ikastetxea: Virgen de la Guía HI (Portugalete)
Ikasmailak: 3., 4., 5. eta 6.ena
Ikasgaiak eta gaiak: Ingurunearen Ezaguera, bizikidetza eta kulturartekotasuna
Irakasleak: Marta Artetxe, Aitziber Milikua eta Eusko Basterretxea
Teknika: Pintura eta eskultura
Ikastetxea: Virgen de la Guía HI (Portugalete)
Ikasmailak: 3., 4., 5. eta 6.ena
Ikasgaiak eta gaiak: Ingurunearen Ezaguera, bizikidetza eta kulturartekotasuna
Irakasleak: Marta Artetxe, Aitziber Milikua eta Eusko Basterretxea
Helburua:
Pertsonen arteko antzekotasunez eta ezberdintasunez jabetzea eta horietaz gozatzea.
Materialak:
Koloretako arkatzak eta paperak, kalko-paperak, artaziak, kola, plastikozko eskeleto bat, tenperak eta pintzelak.
Proiektua:
- Abiapuntua honakoa izan zen: gizaki guztiek dugu eskeletoa. Guztiok ditugu hezurrak eta, beraz, antzekoak gara.
- Hala ere, horren inguruan eztabaidatu eta ondorioztatu zuten, antzekoak izan arren, bizimodu ezberdinak ditugula, bakoitzaren bizitzak “ñabardurak” dituela, “kolore” jakin bat.
- Eztabaida hori bi sormen-ariketetan islatu zuten.
- Eskeleto baten fotokopia bat hainbat aldiz kopiatu zuten kalko-paperaz baliatuz.
- Beraz, eskeleto beraren hainbat bertsio margotu zuten.
- Pinturak eta koloretako paperak erabiliz atzealde bat egin zuten eta eskeletoa koloreztatu zuten, bizitasuna eta nortasuna emateko.
- Kolore bakoitza zeren ikur edo sinbolo izan zitekeen aztertu zuten.
- Tamaina errealeko giza eskeleto batean, ikasleek hezur handienak izendatu zituzten eta haien funtzionamendua ikertu zuten.
- Eskeletoa “Eskeleto” bihurtu zen, pertsonaia bat. Ikasleek “biziarazi” zuten: horretarako kolore sinbolikoz margotu zuten, atzealdeak ipini zizkioten, jantzi zuten... Azken finean, nortasun askoko irudi bihurtu zuten.