Mendi-anaia

207. ARETOA

IMG Ernesto Neto Irmao da montanha

Azal den gorputzaren denbora geldoa (O tempo lento do corpo que é pele, 2012) nozinho edo korapilo txikien teknika erabiliz egindako eskultura da. Teknika horrek usadio handia du Rio de Janeiro inguruko mendietan.

Azalaren eta paisaiaren kontzeptuak uztartzen ditu Netok: “Azalaren ideiak garrantzi handia du nire obra guztietan. Azala existentziaren txoko gisa ulertuta, gure barneko eta kanpoko bibrazioen arteko lotura gisa. Neurri handi batean, gorputza paisaia balitz bezala ulertzen dut —itsasoa bezala, mendia bezala— eta eskultura bera paisaia da. Gaur egun etengabe ari gara gure barruari begira eta barne-behaketa hori, paisaiaren mikromundua, paisaia biologikoa, nire obraren inspirazio gisa hartu dut. Denbora geldoa horren adibide garbia da, mendi baten moduan nahiz animalia baten moduan interpreta daitekeelako (…). Pieza honen bidez, argitu egiten da gorputzetik paisaiarainoko trantsizioaren ideia. Trantsizio hori funtsezkoa da. Nire obrak gardenak izan ohi dira; piezen ehun-zatiak ematen die gardentasuna. Obra honetan, ordea, kontrakoa gertatzen da. Edukia ezkutuan dago eta alfonbrak bere bolumena erakusten du, agian, sinbolikoki, ezkutuan dagoen zerbaiten bolumena dena. Espazioa-denbora azalera osatzen duten korapilo txikiekin, zelulekin, lotuta dago obra honetan. COOPA-ROCA emakumeen kooperatibak landu du pieza. Euren lana korapiloz korapilo egiteko behar duten denbora oso interesgarria dela deritzot; eduki ikusezina erakusten pasatzen duten denbora da”.,

Mesedez, ez ukitu galeriaren erdian kokatutako pieza.