HEROIAK ETA SANTUAK

“Jean-Michelen koroak hiru punta ditu, haren hiru errege-leinuei dagozkienak: poetarena, musikariarena eta boxeolari handiarena. Jeanek haren trebetasuna indartsutzat hartzen zituenekin neurtzen zuen, zaletasun eta adin kontuei begiratu gabe.”
—Francesco Clemente, artista

Basquiatek zalantzan jarri zuen mendebaldeko historia gizon beltzak errege edo santu gisa irudikatzerakoan. Koroa ikurtzat erabili zuen, behin eta berriro, bere heroien handitasuna aldarrikatzeko: kirolariak, musikariak eta idazleak. Leinu horren lorpenen oinordeko ikusten zuen Basquiatek haren lana; izan ere, askotan koroa horrekin irudikatzen zuen bere burua autorretratuetan. Koroak hainbat esanahi eta forma hartzen ditu: batzuetan argi koroa da, bestetan arantzazko koroa da; santutasunarekin martirioa etorri ohi dela azpimarratzeko. Are, Basquiatentzat heroi eta santu hauek gudariak ziren eta, hori dela-eta, inoiz garaitzaile gisa irudikatzen zituen, besoak gora.