Irudipenen muinoa (La butte aux visions)

Irudipenen muinoa artelaneko forma zehaztugabeek hainbat egitura gogorarazten dituzte, hala nola formazio geologikoak, fosilak edo lurpeko bizia; baina ezin zaio ezeri ondo antzeman. Forma lausoek iradokitzen dute paisaia etengabeko aldaketa-egoeran dagoela; izan ere, elementuak eta izakiak harremanetan jarri eta eraldatu egiten dira, bat-bateko elkarreraginen bidez, degradazio organikoaren bidez edo indar geologikoen astinaldi geldoen bidez. Dubuffetek natura bizi hori irudikatu nahi izan zuen bere paisaietan, tradizioari jarraitu beharrean, hau da, landa-eremua zerbait pintoreskoa eta barea balitz bezala irudikatu beharrean. Artistaren ustez, Lurraren bizitasuna, gai liluragarria izateaz gain, metafora indartsu bat ere bazen: adimenak hautematearen, oroimenaren eta sinesmenaren bidez mundua interpretatzen duenean erabiltzen dituen mekanismoen metafora.