Kontrakultura / Kultura

“Pertsonen irudiek beste ezerk ez bezala islatzen dute beren garaia. Erretratuek, kalitate artistikoa dutenean, kultura, momentua eta beste gauza asko islatzen dituzte […] Artea historiaren modalitateetako bat da […] Hau da, pintura bat [pertsona baten erretratua] da, baina Zeitgeist delakoa ere bada, garaiaren espiritua, alegia”
Alice Neel: Patricia Hills, Alice Neel, 1983

Alice Neelek irmo eutsi zion “pertsonen koadroak” pintatzeko hartua zuen konpromisoari, eta inguruko pertsonen zein bere garaian Estatu Batuetako kontrakulturan norbait izan zirenen irudiak egin zituen batez ere. Bere modeloetako asko ezezagunak ziren, baina bere bizitzako une ezberdinetan inguruan izan zituen artistak, aktibistak, eskubide zibilen aldeko liderrak eta pertsona ospetsuak ere margotu zituen. Neeli erakargarri gertatzen zitzaizkion muga sozialak, politikoak eta kulturalak gainditzen zituzten pertsonak, eta modeloen ezaugarri bereizgarrietan jartzen zuen arreta; konposizioaren elementuetako bakoitza zaintzen zuen haien nortasuna eta ezaugarri bitxienak nabarmentzeko.