KALEA DA ESTUDIOA

4. zenbakia

“Basquiaten mihiseek haren arima eta kaleetakoa harrapatu zuten.”
—Common, rap-kantaria

Hiri-paisaia da Basquiaten lehen lanen iturria: handik ateratzen zituen gaiak, ikuspuntuak eta materialak. Brooklynen jaio zen; aita Haitikoa zuen eta ama estatubatuarra, jatorriz Puerto Ricokoa. 17 urte baino ez zituenean New Yorkeko erdiguneko (downtown) arte giroan sartu zen bete-betean haren grafitiei kontzeptualei esker; non mezu politikoak, poetikoak nahiz gatzdunak bideratu zituen bere lagun Al Diaz-ekin batera. Biak elkarlanean aritzen ziren SAMO© akronimoaz izenpetuz (“same old shit”-en laburdura: “betiko kaka”). Basquiatek ez zuen bere burua grafiti-artistatzat jotzen baina pintura-espraia artearen munduko ateak zabaltzeko giltza gisa erabili zuen. Ondoren, kalean aurkitzen zituen materialak erabiltzen hasi zen: baztertutako apar-goma zatiak, leihoak eta ateak esaterako. Basquiatek haren estilo nahastezina baliatu zuen lehen lan berritzaile horietan hiria irudikatzeko —kotxeak, hegazkinak edo lurrean klarionaz egindako jokoen arrastoak, besteak beste— eta kaleko poesia erakusketa-aretoetan sartzea lortu zuen.,