Lucien Geominne soldaduaren erretratua (Portrait du soldat Lucien Geominne)

1940ko hamarkadaren erdialdetik 1950eko hamarkadaren hasierara arte, Dubuffetek erretratu asko egin zituen; besteak beste, Lucien Geominne soldaduaren erretratua. Jakina da 1946an honako esaldia erabili zuela bere erretratuen lehen erakusketa iragartzeko: “Jendea uste duena baino askoz ederragoa da. Luzaz bizi bitez haien benetako aurpegiak”. Garai hartako erretratuetako desitxuratzeek adierazten dute, agian, bazegoela nolabaiteko sarkasmoa baieztapen horren azpian. Nolanahi ere, Dubuffeten suhartasun geldiezinak argi uzten zuen haren esaldiak ez zuela inolako iseka-zantzurik. Eta horixe bera erakusten zuen, halaber, artistaren epe luzerako helburuak, alegia, edertzat zer —eta zein— jotzen den birplanteatzeak.