Mendiak eta harriak

BIZARAIN

Loturiko gai edo curriculum arloa: Natura Zientziak

Errenteriako Bizarain ikastetxeko 4. mailako 22 ikasle

Irakaslea: Pilar Sesén

Artista: Maider López

Hizkuntza: euskara

Paisaia eta ingurunea aztertzeko ikuspegi berria bilatzeko asmoarekin, ikasleei galdera hauek egin zitzaizkien: “Zein mendi ditugu hurbilen? ”, “Nola aldatzen da paisaia?”, “¿Zer arroka ditugu gure ingurunean?” edo “Nolakoak dira harriak?”.

Gela honetako ikasle gehienek Aiako Harriak ikus ditzakete haien etxetik eta eskolatik. Ariketa honen bitartez, zehatz-mehatz behatu zituzten ikuspegi ezberdinetatik, eta haien silueta kolore ezberdinetako kartoi mehetan irudikatu zuten. Jarraian, harrien argazki handituak proiektatuz, mendi profilen irudikapenak egin zituzten eskala handian. Mugimendua eman eta mendi mugikorra sortzeko asmoarekin, argazkien zatiekin pankarta handiak egin zituzten, eta elkartuta mendikate bat osatu zuten. Pankartekin aurrera egitean, ikasleek irudi bakarra sortzen zuten. Proiektu parte-hartzaile eta kolaboratibo honetan, egileek elkarrekin egin zuten lan natura animatzeko eta horri mugimendua emateko. Esperientziari esker, gainera, elkarrengana egokitu behar izan zuten marrazki bakoitzaren banakotasunak denen irudi kolektiboa sor zezan. Eskalan eta ingurunearekiko harremanean jardunez, elkarrekin bizitzeko ideia eta bizikidetzaren balioa nabarmendu ziren; baita, batzuen eta besteen arteko lankidetzarena eta talde bereko kide izatearena ere. Prozesuan zehar, banakotasun desberdinek pertsona bakoitzaren beharra zuen osotasun bat osatu zuten.

Ingurune naturaleko harriak bezalako elementu hain ohikoa aztertzeko, lehenik, aurkitutako harri batzuen testura margotu zuten, paper baten azalera osoa hartuta. Baina paper horri nola eman harri baten forma? Zimurtuz, marrazkiekin bola bat eginez, ondoren aukeratutako konfigurazioa emateko. Era horretan, arroka txikiak sortu ziren, teknika eta materialarekin esperimentatuta.

PROIEKTUEN BILATZAILEA