Modaren iraultza
202 aretoa
Atal honetan azaltzen da gizon-emakumeen rolen eraldaketa modaren prismatik azter daitekeela. Esan liteke Coco Chanelek 1927 aldera sortutako “soineko beltz txikia” dela aldaketa horren adierazle iraunkorrena modaren munduan. “Emakume berria”, flapper deitua, industria kosmetiko modernoaren produktuen kontsumitzaile sutsu bihurtu zen, eta kirurgia estetikoarekin ere hasi zen esperimentatzen, gerrako zaurituen aurpegi desitxuratuak berregitetik edertasun-idealen bila jardutera igarotako kirurgiarekin. Lucien Lelong moda-sortzaileak 1927an azaldu zuenez, “dietek, gorputz-ariketak, aparatu eta tratamendu erreduktoreek, aire zabaleko kirol-jardueraren hedapenak lortu dute hori —edo hori dio, behintzat, iritzi orokorrak—. Emakume modernoa bere irudiaren arkitekto bihurtu da. Bere burua bere idealaren arabera berregitea lortu du [...] Gaur egun, emakumeak gazteak dira berrogei urterekin ere”. Modaren industriaren hornitzaile nagusien artean, jakina, ehungintza dago. Suitzan, 1920ko hamarkadan, zetaren industria nabarmendu zen batez ere, Europako handienetako bat une hartan. Atal honetan, adibide historiko eta esanguratsu batzuk bildu dira, zetak eskaintzen zuen askotariko produktu-sortaren eta aritsten eta industriaren artean sortutako sinergien erakusgarri.