Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.

Harriak. Esku-hartzeak paisaian

Artista: Iñaki Gracenea
Teknika: Eskultura, instalazioa eta argazkia
Ikastetxea: Ramiro de Maeztu LHI, Oion
Maila: 6.a
Arloak eta arloari lotutako gaiak: Ingurunearen Ezaguera eta talde-lana.
Irakasleak: Diana Oleagoitia, Myriam Ruiz eta Iñigo Beristain

Helburua:

Elkarrekin egiteko lan bat proposatzea, taldearen kohesioa hobetzeko.

Materialak:

Igeltsua, moldeetarako silikona, plastikozko kutxa, tenpera, brotxak eta argazki-kamera.

Proiektua:

  1. Paisaian aurkitutako objektuak aztertu zituzten eta paisaia horren zati bat aukeratu zuten: harriak.
  2. Ikasle bakoitzak Oionen bildutako harri bat ekarri zuen, eurak bizi diren paisaiaren zati bat.
  3. Bildutako harrien artean hiru aukeratu eta bakoitzaren molde bat egin zuten.
  4. Harria plastikozko kutxa desmuntagarri batean jarri zuten eta silikonaz bete.
  5. Silikona lehortu ondoren, kutxa desmuntatu zuten eta moldea harritik bereizi.
  6. Igeltsuz harriak utzitako zuloa bete zuten.
  7. Horrela, bildutako harriak erreproduzitu daitezke, kopia berdin ugari sortuz.
  8. Harrien kopiak koloretako tenperak erabiliz margotu zituzten.
  9. Harriek ikasleentzako leku garrantzitsuak markatzeko balio dute: elkartzeko guneak, jolasguneak edo gauza azpimarragarriren bat gertatu den lekua.
  10. Harriak lurzoruaren gainean kokatu zituzten, leku bakoitzean formak edo sinboloak marrazteko.
  11. Ingurunean ikasleen esku-hartzeak erregistratzeko argazkiak atera zituzten.