Proiektua: Hiriak eta herriak

San José de Donostia

Donostiako San José ikastetxeko 5. eta 6. mailetako 22 ikasle

Irakasleak: Karmele Mitxelena eta Lourdes González

Artista: Iñaki Gracenea

Hizkuntza: gaztelera

Herria eta hiria alderatuta —bien arteko antzekotasunak eta desberdintasunak, bi espazioetako formak eta egiturak—, ikasleek aspektu arkitektonikoa ikertu zuten, baina baita arlo soziala ere, toki horietan dauden antolakuntza-sistema desberdinak eta bakoitzean indarrean diren kulturak.

Etxea hartu zuten abiapuntutzat, hirietako eta herrietako elementu komuna den heinean. Irudizko etxeen egiturak eraiki ondoren, ikuspegia aldatu eta sortutako eraikinak eskultura habitagarriak balira bezala begiztatzeko erronka luzatu zitzaien ikasleei. Hiri ideala, irudizkoa, oraindik gauzatu ez den hura nolakoa izango litzateken hausnartu zuten. Ikasle bakoitzak bere arkitektura-prototipo propioa eraiki zuen eta gero, denen artean, skyline delakoa edo hiriaren profila osatu zuten, hiri-sarea eta eraikin altuenak erakusten dituen bista, alegia. Prozesuan zehar, ikasleek ulertu zuten silueta horien atzean bertan bizi diren pertsonak daudela, komunitateak, toki berean bizi diren eta elkarren artean harremanak dituzten taldeak. Arkitekturak, askotan, elkarrekin nahasita bizi diren kulturak biltzen dituen komunitatea hartzen du bere baitan. Ikasleek ikusi ahal izan zuten nola, hirietan, naturaren estetika kopiatzeko saiakera egiten den forma organiko eta geometrikoak erabilita, esate baterako, molde eta ereduen bidez errepikatzen eta kopiatzen diren fraktalak.

#EspazioaAldatzea#EskulturaHabitagarriak#Skyline#NaturaEtaHiria

“Esperientzia guztiz aberasgarria izan da, eta ikasleak ikaskuntza-prozesuaren parte aktibo egin ditu”—Karmele Mitxelena y Lourdes González

PROIEKTUEN BILATZAILEA