Proiektua: Letra anitzak
Sansomendi
Gasteizko Sansomendi ikastetxeko 6. mailako 25 ikasle
Irakasleak: Idurre Ayerbe eta Iñaki Larrañaga
Artista: Nerea Lekuona
Hizkuntza: euskara
Hizkuntza, pentsatu, arrazoitu eta komunikatzeko baliabide izateaz gain, arte-sorkuntzarako erreminta gisa erabili zen tailer hauetan. Alde batetik, ikasleei kartelen, iragarkien edo Interneten bidez iristen zaizkien mezuak aztertzen laguntzea zen helburua; bestetik, erremintak eskaintzea, informazio horren aurrean iritzi pertsonala garatzen laguntzeko. Gustu estetikoan hezi eta ikasleei artelanez gozatzeko gonbita ere luzatu nahi izan zitzaien, artistak eta beren obrak ezagutu, begiratu eta deskubritzeko aukera izateko.
Helburu horrekin, kaligrafia, letra marraztuak, itzalak, familia tipografikoen forma eta pisuak (edo lerroen lodiera) eta beste elementu batzuk aztertu zituzten, eta euskarri desberdinetan idatziz esperimentatu zuten. Plastiko handi baten gainean hizkuntza desberdinetako (kalo hizkuntza, arabiera, hizkuntza afrikarrak...) izen eta hitzak trazatu zituzten ikasleek. Horrekin bilkari bat sortu zuten, proiektore bati lotutako arrabol-sistemari esker horman proiektatzen zena film bat balitz bezala birarazita. Bideo bat ere sortu zuten, haientzako garrantzitsuak ziren tag, etiketa, hitz edo mezuekin, eta aniztasunaren mapa original bat sortu zuten egun inguruan elkarrekin bizi diren kultura desberdinetatik jasotako datuekin.
#Tagak#IkustekoBesteModuBat#LetraEderrak#PentsamenduKritikoa
“Gauza asko egin dugu Nerea Lekuonarekin. Asko ikasi dugu, baina gai bat interesatu zaigu bereziki: berdintasuna. Artearen bidez, denak berdinak garela eta eskubide berberak dauzkagula landu dugu. Zortekoak gara gure gelan eta eskolan beste kultura batzuk dauzkagulako”.—Sandomendi ikastetxeko ikaslea