Berreraikitzea
Artista: Iñaki Gracenea
Teknika: Collagea, pintura eta eskultura
Ikastetxea: Belaskoenea LHI
Maila: 6.a
Arloak eta arloari lotutako gaiak: Ingurunearen Ezaguera
Irakaslea: Lourdes Castelló
Teknika: Collagea, pintura eta eskultura
Ikastetxea: Belaskoenea LHI
Maila: 6.a
Arloak eta arloari lotutako gaiak: Ingurunearen Ezaguera
Irakaslea: Lourdes Castelló
Helburua:
Ikasleak kontzientziatzea ingurune hurbilaz eta ingurune hori aldatzeko daukaten gaitasunaz.
Materialak:
Papera, arkatza, tenperak, pintzelak, zurezko piezak, testuradun paperak, kartoi meheak.
Proiektua:
- Ikastetxearen kokalekua aztertzen zuten: bai mapei begiratuz eta bai kalean ibiliz.
- Inguruneak biztanleen artean atxikimendu-sentimenduak edo axolagabekeria sor ote ditzakeen eztabaidatu zuten.
- Auzotarrak gelara hurbildu ziren eta umeei azaldu zieten ingurua nolakoa zen lehen eta nola joan den aldatzen azken 50 urteotan.
- Ikasleek ingurua collage batean irudikatu zuten; bertan, gehitzea gustatuko litzaiekeena ere sartu zuten: batek noria bat proposatzen du; beste batek, aldiz, urmaela.
- Proposamen bideragarrienak aztertu zituzten, eta erabaki zuten zer-nolako erabilera edo onurak izango lituzketen auzotarrentzat.
- Gaur egungo auzoaren maketa bat sortu zuten, eskalan: zerbitzu publikoak, aisialdi-guneak, hiri-altzariak, kirol-instalazioak, zirkulazioa, dendak…
- Maketan irudikatu zuten; halaber, auzotarren eguneroko bizitza etorkizunean nola hobetuko litzatekeen azaldu zuten.