Tirabira (La Mésentente)

Oroimenaren antzerkiak saila egiteko, Dubuffetek paperezko orri solteen gainean margotu zuen; ondoren, moztu; eta gero, guztiak elkartuta, konposizio kaotiko eta misteriotsuak sortu zituen. Sail horretakoa da Tirabira. Saileko artelanetan etengabe aldatzen dira gaiak, gertalekuak eta ikonografia, eta horren bidez, hautemateko prozesuak berekin dakarren jarduera mentalaren nahas-mahasa irudikatu nahi zuen Dubuffetek. Artistak honela azaldu zuen zer-nolako efektua eragin nahi zuen: “Ez ditugu nahasi behar begiek atzematen dutena eta buruak informazio hori jasotzen duenean gertatzen dena. [. . .] Buruak batu egiten du dena; eremu guztiak laburbiltzen ditu; elkarrekin dantzan jartzen ditu. Nahasi egiten ditu, trukatu; buruan, guztiak egiten du bat joan-etorrian. Eraldatu ere egiten ditu, eta bere erara berrantolatzen”.