Toki inkontzienteak

Crosby Street, Soho, Nueva York 1978 | Guggenheim Bilbao Museoa

Düsseldorfeko Staatliche Kunstakademie-n ikasten ari zela, 1973 eta 1980 artean, Thomas Struth hiriko kaleak fotografiatzen hasi zen; hasieran 35 mm-ko kamera batekin eta, ondoren, formatu handiko xafla- kamera batekin. Hurrengo urtean New Yorken egon zen bederatzi hilabeteetan, hango kaleak erretratatu zituen, eta hiriko hainbat auzotako giroa eta ezaugarriak islatu zituen bere irudietan.

Bestelako hainbat hiritan egindako argazkietan, ordura arte erabili zuen perspektiba zentrala alde batera utzita, Struth-ek eraikinak eta hiri-paisaiak erretratatu zituen, era bateko eta besteko aurrerabide sozial eta ekonomikoak modu kontzentratuan irudikatuz. Globalizazioaren alderdi homogeneizatzaileak, abiada bizian handitzen diren XXI. mendeko ekonomien arkitektura-emaitzak eta mundu-biztanleriaren hazkundearen ondorioak dira Toki inkontzienteak serieko gai nagusiak. Izenburu horrek hiri-egituretan grabatuta geratzen diren gizarte-prozesu inkontzienteen ageriko aztarnei egiten die erreferentzia.