Trueque trueque

203. ARETOA

Areto honetan, Netok are eta urrunago iritsi nahi du gizakien arteko loturaz egiten duen baieztapenean. Instalazioaren atal nagusia eguneroko objektuek osatzen dute eta, objektu horien inguruan, beirazko aleak dituzten zenbait paperezko poltsa kokatu ditu.

Bisitariak, erakusketaren lehen egunetik, objektu nagusi horietako batzuk berak ekarritako beste objektu batzuekin trukatzeko aukera izango du (oinarrian ezingo dira 30 x 30 cm baino handiagoak izan). Horrela, erakusketak aurrera egin ahala, publikoaren parte-hartzearekin aldatu egingo dira bertan erakutsitako artikuluak. Objektu horiek edozein lekutakoak izan daitezke eta hirian barrena, edo agian munduan barrena, barreiatuko dira. Bisitaria, horrenbestez, obraren partaide bilakatuko da.

Instalazio hau sortzeko, sistema ekonomikoak ezartzen dituen mugei erantzuteko munduan sortutako trukerako sareen gorakada hartu zuen oinarri Netok. Truke horiek burutuz, justiziari, zuzentasunari eta oinarrizko giza baloreei garrantzi handiagoa ematen diegu eta, gure beharrez ez ezik, beste pertsona batzuen beharrez eta guztiok partekatzen dugun planetaren beharrez jabetzen gara.

Bisitariak ezin ditzake gune honetako piezak ukitu. Asteartetik igandera, ordu jakin batzuetan, Museoko orientatzaileek Trukean-trukean instalazioko objektuen trukea antolatuko dute eta ikusgai dauden obrei eta artistari buruzko informazio gehiago jakinaraziko dute.