morandi leyendo
Aurreko erakusketa

Atzera begira. Giorgio Morandi eta Antzinako Maisuak

2019.04.12 - 2019.10.06

XX. mendeko natura hilen margolaririk berritzaileenetako bat izan zen Giorgio Morandi (1890–1964), eta haren lana ez da sailkatzen erreza. Botila, pitxer eta kaxekin osatutako bere konposizio enigmatikoek ikusleak xarmatzen jarraitzen dute, haien sinpletasun engainagarriarekin eta errealitatearen irudikapen subjektiboarekin.

Italiako Bolonia jaioterrian bizi izan zen Morandi bere bizitza osoan zehar, eta udak Grizzana-ko mendietan igaro zituen, Emilia-Romagna eskualdean. Bere logela-estudioan bizi eta bertan egin zuen lan; leku berezia zen, natura hil baten itxura zuena bere horretan, eta bertan, bere objekturik kuttunenez inguratuta zegoen artista. Artistak behin eta berriro konfiguratzen zituen, modu apur bat desberdinetan, eta etxeko objektu arruntak irudikatzeak eskaintzen dituen aukera amaigabeetan jartzen zuen arreta.,

Morandik Bolonia nekez utzi bazuen ere, denbora-bidaiari trebea zen. Artearen historiako ikasle saiatua izanik, askotariko iturrietara jo zuen bere arte-ikasketetan. Atzera begira erakusketak Morandiren lanaren alderdi jakin bat aztertzen du: nolako eragina izan zuen Antzinako Maisuen pinturak haren ekoizpenean. 1920ko eta 1960ko hamarkaden artean egin zituen natura hilak analizatuz, erakusketak loturak ezartzen ditu obra horien eta margolari italiarrak miresten eta aztertzen zituen artisten obren artean. Ikerketa horrek agerian ipintzen dituen mekanismoak, eragin edo jabekuntzarekin baino, lotuagoak daude Morandik haren aurretik egon ziren artistekiko zituen hautazko parekotasunekin.

Atzera begira erakusketak hiru aurrekari ditu aztergai, bakoitza Europako herrialde batekoa, eta XIX. mende aurreko erreferentzia premodernistetan jartzen du arreta: XVII. mendeko espainiar pintura eta natura hilen tradizioa; XVI. mende amaiera eta XVIII. mende hasiera arteko Boloniako margolariak; eta, azkenik, XVIII. mendeko Jean-Baptiste Siméon Chardin frantziar artista handiaren natura hilaketa genero-pinturak. Izan ere, Espainiako Urrezko Mendeko dramatismoz, seicento italiarreko naturalismoz, eta Chardinek eguneroko objektuen mundura ekarri zuen intimitatez busti zituen Morandik pitxer, botila eta kaxen irudiak.

Giorgio Morandi arte argitalpen bati begira [xehetasuna]
Argazkia: Libero Grandi
© Giorgio Morandi, VEGAP, Bilbo, 2019

Erakusketa

Natura hila (Natura morta)

Giorgio Morandi
Natura hila (Natura morta), 1920
Olio-pintura ohol gainean
30,5 x 44,5 cm
Istituzione Bologna Musei | Museo Morandi
© Giorgio Morandi, VEGAP, Bilbo, 2019

Karta-gaztelua

Jean-Siméon Chardin
Karta-gaztelua (Le Château de cartes), d.g.
Olio-pintura mihise gainean
82 x 66 cm
Galleria degli Uffizi, Florentzia
© Giorgio Morandi, VEGAP, Bilbo, 2019

Emakumeak xuxurlaka

Giuseppe Maria Crespi
Emakumeak xuxurlaka (Donne che bisbigliano), 1735–40
Olio-pintura mihise gainean
26,5 x 19 cm
Istituzione Bologna Musei | Casa Morandi
© Giorgio Morandi, VEGAP, Bilbo, 2019

Artista

morandi leyendo

Morandi, Giorgio

Bolonia, 1890 | Bolonia, 1964

Giorgio Morandi (1890–1964) Bolonian jaio zen eta bertan zuen logela-estudioan egin zituen bere natura hil, loreontzi eta paisaia denboragabeak. 1907tik 1913ra bitartean Boloniako Arte Ederren Akademian ikasi zuen eta futurismo italiarrarekin...

Ezagutu artista

Partekatu