image

Abangoardia iraganari begira

Oraina ulertu behar dugu funtsean klasizismoz betetako ziklo berri baten hasieraren lekuko izateko. Ziklo berri hau hasi egin da. Erromantizismoaren garaiak haren esanahiak agortu ditu ia1

Lehen Mundu Gerrak (1914—1918) eragindako hondamendi ikaragarriaren ondoren, artista askok forma abstraktuetatik aldendu ziren eta figuraziora, diseinu soiletara eta modelatutako formetara jo zuten. Frantzian, Purismoaren sortzaileek, Amédée Ozenfant-ek (1886—1966) eta Charles-Edouard Jeanneret-ek (Le Corbusier goitizenaz ezaguna) (1887—1965), Après le Cubisme ("Kubismoaren ostean", 1918) izeneko manifestua argitaratu zuten. Horretan, kubisten lanari uko egiten zioten, "ornamentu zaharkitua" zela uste baitzuten. Ozenfant-en eta Jeanneret-en iritziz, arteak "zehatza" izan behar zuen eta "bizitza modernoan sartu berri ziren zientzia eta industriarekin bat etorri"2 . Jakin gabe, "gerraosteko kulturak hartu zuen borondatezko ahanzturarako bidea hasi zu[t]en, eta ez oroimenarena: ‘sublimazio'ra jo zuten eta ez zuten gertakari latzei zintzoki aurre egin; horrek arte-forma berri garrantzitsuenak zehaztu egin zituen"3 . Purismoak, artista horiek eratu zuten gerraosteko estiloak, ordena eta argitasuna argudiatzea zuen helburu, eta Antzinaroko erreferentzia asko ekarri zituen. Orokorrean, "oreka, lasaitasuna, harmonia, garbitasuna, argitasuna eta ideala" hitzak, bai eta "neurria" eta "ordena", klasizismoaren erretorikaren barne zeuden.

Espainian ere agertu ziren funtsezko eta betiko formei mesede egiten zieten joera estetikoak4 . Frantzian eta Italian iragan gertukoena arbuiatu zuten arte formalistaren bidez, eta Espainian ere antzera gertatu zen: galdutzat ematen zen orden bat bilatzeko arte formalista bultzatu zuen berriztapen klasikoak.

Pablo Gargallok (1881—1934) abangoardiako lanak egin eta horietan espazioarekin esperimentatu zuen arren, Espainian gertatu zen klasizismora bueltatze horretan garrantzi handiko artista izan zen. Urketariak (Aguadoras) lanak bi emakume erakusten ditu, biluzik, aldaketan eta buru gainean murkoak daramatzatela. Irudi horiek irmoak, idealizatuak eta harmoniatsuak dira eta emakumearen gorputzaren momentu eta egoera bi adierazten dituzte. Haien lana gogorra bada ere, badirudi emakumeak lasai eta eroso daudela5.

Oharrak
1 Eugeni d'Ors, Glosari 1906—1907, Bartzelona, Quaderns Crema, 1996, 172. or.

2 Suzanne Muchnic, "With the Purist Intentions: After Cubism, two artists sought a pared-down aesthetic. LACMA revists the overlooked period", Los Angeles Times, 2001eko apirilak 22, http://articles.latimes.com/2001/apr/22/entertainment/ca-54343 (azken bisitaldia 2011ko urtarrilak 11n).

3 Kenneth E. Silver, "Un yo más perdurable", in Silver, Caos y clasicismo: arte en Francia, Italia, Alemania y España, 1918-1936, cat. expo., Bilbao, Museo Guggenheim Bilbao; Nueva York, Solomon R. Guggenheim Foundation, 2010, 19. or.

4 Juan José Lahuerta, "Decir anti es decir pro", Arte moderno y revistas españolas, 1898-1936, Eugenio Carmona eta Juan José Lahuerta, erak. kat., Madril, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía; Bilbo, Arte Eder Museoa, 1997, 23. or.

5 "Pablo Gargallo, Aguadoras", Zaragozako Udala, Museo Pablo Gargallo, http://zaragoza.es/

Preguntas

Erakutsi ikasleei Urketariak (Aguadoras), 1925

  • Esan ikasleei lana begiratzeko. Zein forma, material, kolore eta uki bereiz ditzakete?
  • Eskultura honetan bi irudi daude. Zertan dira antzekoak? Eta desberdinak? Eskatu ikasleei bi irudiak eta euren arteko erlazioa deskribatzeko.
  • Bi emakumeen jarreraren inguruan hausnartu. Nola deskribatuko lukete ikasleek posea? Irudien posea imitatzeko bizpahiru pakete handi heltzen ahalegindu daitezke; gero, zamari eustean nola sentitu diren deskribatu behar dute.
  • Haren eskulturetan, Gargallok hainbat material erabili zituen, hala nola, buztina, igeltsua, marmola, alabastroa, kobre xaflak, burdina eta beruna. Eskultura hau brontzez eginda dago. Ikasleekin arrazoitu ezazu zergatik erabaki zuen artistak material hori erabiltzea. Zer gehitzen dio horrek lanari? Zein material aukeratuko lukete ikasleek horrelako eskultura bat egiteko? Zergatik? Uste al dute eskultura desberdina izango litzatekeela artistak beste materialen bat hautatu izan balu? Zergatik?
  • Gargallok bi estilori jarraitu zien: alde batetik, Modernisme eta Noucentismo katalanetik gertu zegoen ikuspegia; bestetik, abstrakzioarekin saiakuntzak egitea ahalbideratu zion estiloa. Galdetu ikasleei zein estilori dagokion lan hau eta euren erantzunak arrazoitu ditzatela.