image

Emanaldiak/Antsietatea

Commedia dell'arteak egunerokotasuna baino askoz gehiago eskaintzen zien gerraosteko artistei. Genero gailen eta garaikidea zen aldetik, klasizismo modernoaren ideiari erantzun zion, eta aldi berean, gerraosteko Europako kulturan sakon errotu ziren mito klasikoen ordezko narrazioa eskaini zien1.

Antzerkia, zirkua, kirolak: gorputza lanean funtsezko osagai bihurtzen ari zen azkar ordena berreskuratzeko saioetan. Gorputza -landua, zizelkatua eta bikaindua- egiazkoaren bermea zen, burua abstraktuegia eta subjektiboegia zelakoan baitzeuden.

Iragan joan berritik aldentzearren, abangoardiako artistek ideal akademiko eta zaharrei erreferentzia egitea saihestu zuten eta inspirazio iturri harrigarrienak topatu zituzten: ikonoen pintura, arte primitiboa, zirkua, errebista eta commedia dell'artea. Azken hori, "komedia italiar" gisa ere ezaguna, Italiako Errenazimentu garaian kaleetan eta azoketako plazetan sortu zen antzerki mota da, sustraiak antzinako antzerki greko eta erromatarrean dituen arren. Aktoreak mozorrotu egiten ziren eta antzezpenak bat-batean egiten zituzten, ongi finkatuta zeuden rolen arabera. Aktore taldea Europan zehar ibiltzen zen eta bidaietan haien ikuskizunak aurkezten zituzten. Arte forma hori oso ezaguna izan zen XVIII. mendera arte. Familia-eredu latindarra azaltzen da commedia dell'artean, eta normaltasuna irudikatzen zuen garai hartan; izan ere, zentzuarekin obsesionatuta eta gerra aurreko sentimentalismotik aldentzeko grinaz zegoen gizartea: ‘Ez Otelo ezta Hamlet ere, ez Fedra ez Kimera, asaldatzen gaituen obsesiorik ez -idatzi zuen 1924an Pierre Louis Duchartre adituak-, commedia dell'artea behar bezalako mundua da eta guztiok edan dezakegu horretatik'"2.

Gino Severini, klasizismora egin zuen futurista ohia, commedia dell'artea pinturetan islatzen trebatu zen 1922ko ekainean egin zuen Bi politxinelak (Les deux Polichinelles) lanean ikus dezakegun moduan. Politxinela jantzi zuriak eta sudur luzedun maskara beltza zeramatzan, dualtasunen bat egitearen sinbolo. Pertsonaia aldarrikatzailea izaki, maiz zer gertatzen zen ez zekielako itxurak egiten zituen jendeari iruzur egiteko edo fisikoki erasotzeko. Severinik mozorrotutako bi irudi misteriotsu egin zituen: haien ezaugarri fisikoak ikus ezin daitezkeenez, haien sentipenak eta asmoak ezkutuan gelditzen dira eta horixe da artegagarria ikuslearentzat.

Oharrak
1 Silver, Kenneth E.: "Un yo más perdurable", in Silver, Caos y clasicismo: arte en Francia, Italia, Alemania y España, 1918—1936, erak. kat., Bilbo, Guggenheim Bilbao Museoa; New York, Solomon R. Guggenheim Foundation, 2010, 43-44. or.

2 Ibid., 44. or.

Preguntas

Erakutsi ikasleei Bi politxinelak (Les deux Polichinelles), 1922ko ekaina

  • Eskatu ikasleei lan hori xehetasunez deskribatzeko. Zein kolore, marrazki eta testura antzeman ditzakete?
  • Bi pertsona daude. Nor dira? Zer jakin dezakete ikasleek pertsona horien jarrera, gorpuzkera, eta jantziak aztertuz?
  • Nolakoa da laneko giroa? Nola lortu zuen Severinik hori aditzera ematea?
  • Horien ikuskizun bat ikustea gustatuko litzaieke? Zergatik?