image

Eraikitzaileak

Beharbada oinarri horren adibiderik bikainena Mies-en Bartzekolako Pabiloi alemaniarra da. Bertan askatasun dionisiakoa nabari da: espazioa era modernoan eta dinamikoak antolatu da, jori-joria da; baina, aldi berean, podio klasiko bat, platonikoa eta apolindarra, du oinarri1

Gerraren osteko urteetan, eraikuntzaren eta berreraikuntzaren inguruko metaforak nagusitu ziren eta, ondorioz, arkitektoak, eraikitzaileak eta ingeniariak miresten zituzten. Oinarri tradizionalak bazituen ere, arkitektura taxutzeko ikuspegi berria modernoa zen, ez baitzuen estilo historikoetatik edaten. Le Corbusier (1887—1965) arkitektoak garbitasun, argitasun eta fintasun lengoaia hura bultzatu zuen.

Oinarri horiek hobeen adierazi zituen eraikina Bartzelonako Pabiloia (1928—29) izan zen, Ludwig Mies van der Rohe-k (1886—1969) sortua. Alemaniako gobernuaren pabiloia Bartzelonako 1929ko Nazioarteko Erakusketarako eraiki zen eta bertan izan zen inaugurazio-ospakizuna. Erakusketak garapen handia ekarri zion hiriari, arkitektura-estilo berrientzako proba eremu bihurtu baitzen. Erakusketan joera horietako batzuk ikusgai zeuden, besteak beste, Noucentismoa; horrek Kataluniako XX. mende hasierako estilo nagusia ordezkatu zuen: Modernismea. Erakusketan, gainera, abangoardiako nazioarteko mugimenduak izan ziren.

Miesen egitura sinplea, apaindurarik gabea eta azal laukoa zen, inguruko pabiloien aldean oso desberdina. beiraren eta estaldura kromatuko zutabeen erabilerak modernotasuna adierazten bazuen ere, Bartzelonako Pabiloiak "forma klasikoaren eta teknologia modernoaren sintesia"2 ekarri zuen, Mies konbentzituta baitzegoen berria zaharrarekin uztartu zitekeela. Eraikinean material berritzaileak (beira, altzairua eta kromoa) klasikoekin (Erromako marmol trabertinoa, Alpeetako marmol berdea, Greziako marmol berde zaharra eta Atlaseko mendietako urrezko onizea) batu ziren. Egungoa dena eta zaharra dena elkartzen dituen beste adibide bat Pabiloirako bereziki diseinatutako objektuak dira, material berrietan egindako eta "X" formako kurul aulki erromatar zaharretan inspiratutako aulkiak, otomanak eta mahaiak3 . Gainera, kanpoko urmaela batean, Georg Kolbe-ren (1877—1947) Goiza (Der Morgen, 1925) kokatu zuten, klasizismoari egindako beste erreferentzia bat. Garai hartako arkitektura adibideez inguratutako gorputz klasikoak "modernoa eta zaharra behin betiko uztartu zituen"4 .

Erakusketa itxi zenean, 1930ean, pabiloia deseraiki zuten, baina ez ahaztu. Denbora aurrera, Miesen ibilbidean nabaria izateaz gain, XX. mendeko arkitekturan leku aipagarria lortu du. 1983an Fundació Mies van der Rohe erakundea sortu zen pabiloia berriro eraikitzeko: 1986an amaitu zuten eta albait fidelen izan ziren jatorrizko eraikuntzari, haren ezaugarriei eta materialei; egun jatorrizko kokalekuan dago eta bisita daiteke.

Oharrak
1 Fritz Neumeyer, "Mies's First Project: Revisiting the Atmosphere at Klosterli", Terence Riley eta Barry Bergdoll, Mies in Berlin, erak. kat., New York, Museum of Modern Art, 2001, 317. or., honetan aipatua: Kenneth E. Silver, "un yo más perdurable", Silver, Caos y clasicismo: arte en Francia, Italia, ALemania y España, 1918—1936, erak. kat., Bilbo, Guggenheim Bilbao Museoa; New York, Solomon R. Guggenheim Foundation, 2010, 37. or.

2 Fritz Neumeyer, "Mies's First Project: Revisiting the Atmosphere at Klosterli", op. cit., 316-17 or., honetan aipatua: Silver, Caos y clasicismo, op. cit., 36. or.

3 Kenneth E. Silver, "Un yo más perdurable", in Silver, Caos y clasicismo, op. cit., 37. or.

4 Ibid.

Preguntas

  • Ikus itzazue Bartzelonako Pabiloiaren berreraikuntzaren hainbat ikuspegi, Fundació Mies van der Rohe-n webgunean (http://www.miesbcn.com/es/fundacion.htmlEskatu ikasleei Pabiloiaren egiturak eragiten dien erreakzioa eta sentsazioak deskribatzen dituen adjektibo zerrenda bat egiteko.
  • Mies van der Rohe ziur zegoen arkitekturak zaharra dena eta berria dena uztartu ditzakeela. Lortu al zuen haren helburua Bartzelonako Pabiloian? Arrazoitu erantzuna.
  • Mies-ek “soiltasunak joritasuna dakar” lema erabili zuen haren eraikin baten osagarriak antolatzeko era deskribatzeko, eta horrela sinpletasun sentsazio bat lortzeko. Eskatu ikasleei goiburuari buruz hausnartzeko. Ados daude? Zergatik?