Roles de género Niki de Saint Phalle

Genero rolak

"Horra hor nire Emaztegaiak: ederrak beti; eta baita minez beteak ere. Emakumeen egoera islatzen dute". —Niki de Saint Phalle(1)

Niki de Saint Phalle
Zaldia eta emaztegaia (Cheval et la Mariée), 1963
Oihala, jostailuak, askotariko objektuak eta sareta
235 x 300 x 120 cm
Sprengel Museum, Hannover, inb. SH 87,2001, artistaren dohaintza, 2000

Sarrera

1963. urteko amaieran Niki de Saint Phalle (Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 1930–La Jolla, Kalifornia, 2002) feminitatea ikertzen hasi zen: emakumeek gizartean dituzten rolak eta aipatuak nola irudikatzen diren. Emakumeen eskulturak egin zituen ama, sorgin, emaztegai eta erditzen dauden emakumeak irudikatuz.(2) Saint Phalleren ustez feminitatea zapaldua zegoen gizonak nagusi zituen gizartean; eta hori aldatu beharra zegoen.(3) Benetako tamainako emakumezko panpinak eginaz, emakumeen ohiko rolak zalantzan jarri eta eztabaidatzen zituzten emakume horiek islatu nahi zituen artistak.(4)

1963. eta 1964. urteetan Saint Phallek emaztegaiak irudikatzen zituen eskultura-segida bat garatu zuen. Hainbat posiziotan zeuden: eserita batzuk, zaldiaren gainean besteak, baina beti ere eder, pasibo, eta errealitatetik aldenduta: emakumeak baino, ipuinetako printzesak ziruditen.(5) Zaldia eta emaztegaia (1963-67) lanak zaldi gaineko emaztegai bat agertzen du. Jostailu, sukaldeko tresna, osagai eta plastikozko lore ugarirekin eginda dago. Saint Phallek denda eta supermerkatuetan erosi eta zaldiaren forma hartu zuen kable-egitura baten gainean itsatsi zituen.(6) Emaztegai zuriak araztasun eta inozentzia ukitu bat dauka, muntaiaren gordintasunarekin kontrastatuz.(7) Zaldia eta emaztegaia lanean Saint Phallek emaztegaiaren gorputz mehe eta zuria zaldi koloretsu eta alaiarekin kontrastatzen du. Zuriarekin jolasten du, halaber: garbitasun eta ohorearen irudiaz gain, mamu-antzeko eta kezkagarria izan baitaiteke ere.

Zaldia eta emaztegaia Errenazimentuko zaldizko monumentuetan inspiratuta dago, eta baita Saint Phallek txikitan irakurri zituen ipuinetan ere, non zaldunek printzesa ahulak salbatzen zituzten. Emakumea horrela islatuta, Saint Phalleren nahia zen ikuslea probokatzea eta emakumeek munduan zehar pairatzen zituzten mugak eta askatasunik eza salatzea.

 

1. “Exclufif. Niki de Saint Phalle, sa dernière interview,”; VSD, 2002ko maiatzak 30, 19–20 orr.

2. Tate Liverpool, Niki de Saint Phalle: 2. Aretoa www.tate.org.uk/whats-on/tate-liverpool/exhibition/niki-de-saint-phalle/niki-de-saint-phalle-room-guide/niki-de-2

3. “Calling Attention to Art,” elkarrizketa, 1971 www.youtube.com/watch?v=j1jlKjWRc5Y&index=10&list=PL9LWAQYUI74vXtZkiITcStECDvaNFoUtc

4. “Niki de Saint Phalle, Dossier pédagogique,” Grand Palais, Galleries Nationales, 2014, 12. orr. http://www.grandpalais.fr/pdf/dossier_pedagogique/Dossier_pedagogique_Niki.pdf

5. “Niki de Saint Phalle. Teachers’ Pack,” Tate Liverpool, 2008, 5. orr. http://www.tate.org.uk/download/file/fid/6343

6. “Niki de Saint Phalle, Dossier pédagogique,”, 12. orr.

7. Tate Liverpool, Niki de Saint Phalle: Room 2. www.tate.org.uk/whats-on/tate-liverpool/exhibition/niki-de-saint-phalle/niki-de-saint-phalle-room-guide/niki-de-2

Preguntas

Erakutsi: Zaldia eta emaztegaia (1963-67)

Artelana deskriba ezazue xehetasun guztiekin. Harritu zaituen zerbait al dago? Lana ikusi ezin duen norbaiti azaldu beharko bazeniote, nola azalduko zeniokete?

Eskulturak azalarazten duen sentsazioa deskriba ezazue. Zeintzuk dira sentsazio hori helarazi dizueten osagaiak?

Zaldia eta emakumea benetakoak bilakatuko balira, zer gertatuko zen ondoren zuen ustez? Zer egingo luke zaldiak? Eta emaztegaiak?

Niki de Saint Phallek topatutako objektu zaharrak erabili zituen eskultura egiteko. Zerrenda itzazu zaldiaren egituran identifika ditzakezun objektuak. Objektu horiek lortu beharko bazenitu eskultura bat egiteko, nora joango zinatekete? Zergatik hautatu zituen, zuen ustez, material horiek?

Bere ideal pertsonalez gain, Saint Phallek haurtzaroko ipuinak hartu zituen inspirazio gisa. Saint Phalleren haurtzaroko zaldiak ipuinetakoak dira, arriskuan zeuden printzesak salbatzen zituzten zaldunei lotuta sarritan(8) Errenazimentuko zaldizko monumentuetan inspiratu zen ere.(9) Erakutsi monumentu horien ereduak zure ikasleei (ikusi Baliabideak).

Galdetu ikasleei: Zer ikusten duzue monumentu horietan? Zeintzuk dira pertsona horiek? Zer daukate komunean?  Zeintzuk dira zaldunen ezaugarriak? Zerrenda itzazue.

Ondoren, irudiak Saint Phalleren lanekin aldera itzazue. Zeintzuk dira berdintasun eta ezberdintasunak? Zerrendatu dituzun ezaugarri horiek Zaldia eta emaztegaia lanean ageri dira ere? Saint Phalleren zaldi gaineko emaztegaien eskulturek bere iritziz emakumeek gizartean zuten rola islatzen dute. Zure ustez, zergatik islatu zuen emaztegaia modu horretan?

 

8.  “Niki de Saint Phalle, Dossier pédagogique,”, 12. orr.

9. Ibid.