pablo piccaso bottles and glasses

Otilak eta edalontziak

Pablo Picasso, otilak eta edalontziak (Bouteilles et verres), 1911–12ko negua
Olio-pintura paper gainean, mihise gainean muntatua
64,4 x 49,5 cm
Solomon R. Guggenheim Museoa, New York
Solomon R. Guggenheim Sortze Bilduma, Dohaintza
© Sucesión Pablo Picasso. VEGAP, Bilbao, 2016

“Nire iritziz, bilatzeak ez du ezer esan nahi pinturan. Aurkitzea da kontua”. [1]

Pablo Picasso (Malaga, 1881–Mougins, Frantzia, 1973) XX. mendeko artista dinamiko eta eraginkorrenetako bat izan zen, eta arte-estilo asko baliatu zituen bere ibilbide luzean, baita historikoa izandako Kubismoa sortu ere.

Gehienek Kubismoa joan den mendeko arte-estilo berritzaile eta eraginkorrena dela irizten dute. Paul Cézanne artista postinpresionistak baliatutako tratamendu bolumetrikoan oinarrituta, Picassok and Georges Braquek (1882– 1963) Kubismoaren lehen garapen-etapari ekin zioten. Bi artistek beren estudioetan aparte lan egin zuten arren, sarritan elkartzen ziren haien aurrerabideaz hitz egin eta elkarrengandik ikasteko. 1908an hasita, Picassok eta Braquek estutu egin zuten haien harremana, ia lankidetza izateraino. 1911ko udan, denbora eman zuten elkarrekin Frantzia hegoaldean, Céret-en, artistek gogoko zuten toki batean. Elkarrekin artelanak konparatu zituzten, eta aukera berriez eztabaidatu. Elkarrekin, estilo berri bat asmatzen ari ziren, eta bi artistei egozten zaie Kubismoaren garapena. Pintura batzuk hain dira antzekoak, non kritikari ugarik lanak dituzten elkarrengandik bereizten. Braquek gogoratzen zuenez, “Picasso espainiarra da eta ni, berriz, frantsesa: badakigu nolako aldeak dauden gure artean horregatik, baina urte horietan, desberdintasunek ez zuten axola”[2]. Kubismoaren estiloak irudikapenaren planoaren bi dimentsioko azalera laua nabarmentzen zuen, eta perspektibaren, eskortzoaren eta modelatzearen teknika tradizionalak baztertzen, baita arteak natura imitatzen duela zioen aspaldiko teoriak arbuiatzen ere. Pintore kubistak ez zeuden forma, ehundura, kolorea eta espazioa kopiatzera behartuta; aldiz, errealitate berri bat aurkezten zuten haien pinturetan: erabat zatikatutako objektuak irudikatzen zituzten, eta haien askotariko aldeak aldi berean ikus zitezkeen. Kolore-eskema monokromatikoa objektuaren ikuspegi desberdinak, konplexuak, irudikatzeko egoki-egokia zen, objektua gainjarritako plano opako eta gardenetara murrizten baitzuten. Kubismoak abstrakzioa ekarri zuen, eta arteari begiratzeko bide berriak behar zituen.

Une gorenean, Braquek eta Picassok ia erabateko abstrakzioaren muturreraino eraman zuten Kubismo Analitikoa. 1911ko uda hartan margotutako Céreteko paisaia margolanean, kolore motel eta primitiboko orbanak, eskailera eskematikoak eta leiho gangatuak erakusten dira berreraiki beharreko arrasto moduan. Artelan kubista guztietan bezalaxe, irudi osoa “ikusi” ez ezik, “pentsatu” egin behar da margolan honetan.

Preguntas

Ikasleei Pablo Picassoren Botilak eta edalontziak artelana ikasleei erakutsi aurretik, jakinarazi ikustera doazen margolana 1911–1912ko neguan margotu zuela artistak, Parisen zela, orain dela ehun urte baino gehiago. egirada bat eman Interneten ageri diren natura hilen argazkiei. Eskatu ikasleei Picassoren margolanean ikustea espero dutena imajinatzeko eta, agian, horren zerrenda edo zirriborro bat egiteko.

Erakutsi Botilak eta edalontziak:

Zerk ematen dizue arreta?

Zertan da desberdina haiek imajinatutakoaren aldean? Antzekoa da zerbaitetan espero zenuenarekin alderatuta?

Zertan da pintura hau desberdina natura hil tradizionalen aldean?

Zein pista eskaintzen ditu Picassok margolan honen gaia natura hila dela adierazteko?