1 SECTION1 QIUZHIJIE MapOfTheTheaterOfTheWorld 2017 2

Qiu Zhijie, Mapa: "Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia"

Qiu Zhijie, Mapa: "Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia" (Map of “Art and China after 1989: Theater of the World”), 2017. Tinta paper gainean, zeta gainean muntatua, sei panel, 240 x 720 cm guztira. Solomon R. Guggenheim Museum, New York, Artistaren dohaintza, honek emandako funts gehigarriekin: International Director’s Council T31.2017 © Qiu Zhijie.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Argazkia: artistaren eskaintza; eskuina: Qiu Zhijie, 1. eginkizuna: “Orkidearen Pabiloiaren Hitzaurrea” 1.000 bider kopiatzea (Assignment No. 1: Copying the “Orchid Pavilion Preface” 1,000 Times), 1990–95. Koloretako bideoa, mutua, 35 min. Artistaren eskaintza; tinta paper gainean, 70 x 160 cm. Chang Tsong-zung-en bilduma © Qiu Zhijie

Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia Txinako arte garaikideari buruzko erakusketa handi bat da, eta Txinaren nahiz munduaren azken urteotako historiaren aldi eraldatzaileena aurkezten digu: 1989tik 2008ra bitartekoa. Gerra Hotza amaitu eta globalizazioa agertu zenetik Txina munduko potentzia gisa gorantz hasi eta 2008an Pekinen Joko Olinpikoak izan ziren arte luzatzen da aldi hori. Erakusketan lehen mailako 70 bat artista eta talde txinatarrek hartzen dute parte, eta 150 obra esperimental inguru ikus daitezke, era guztietakoak: zinema eta bideoa, instalazioak, pintura, eskultura, argazkilaritza eta performancea, arte sozialki konprometitua eta arte aktibista. Erakusketa sei atal tematiko eta kronologikotan banatuta dago eta Museoaren bigarren solairu osoa hartzen du.


“Denok dugu guztiaren mapa bat buruan. Adibidez, Hong Kong: denok Hong Kongen mapa pertsonalak paperean irudikatuko bagenitu, elur-malutak bezain desberdinak izango lirateke mapa horiek guztiak[1].”

Erakusketa ikusi ondoren, Qiu Zhijie artistak Mapa: "Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia" obra sortu zuen (Map of “Art and China after 1989: Theater of the World”). Tintaz margotuta dago, paperean, eta sei panelek osatzen dute; haietan, erakusketak aztertzen dituen mugimendu artistiko eta politikoen historia azaltzen da [2]. Aurretik ere egin zituen Qiuk zenbait mapa kontzeptual, ideiak eta kontzeptuak islatzeko, toki fisikoen ordez. Gizakiok mundua irudikatzeko erabiltzen ditugun baliabide nagusietako bat da kartografia. Mapen bidez, ezezaguna dena ikusgai eta ulergarri bihurtzen da. Qiuk kartografiaren historiak eta teknikak darabiltza erakusketaren gaia eta denboraldia irudikatzen dituen lurralde kontzeptual bat sortzeko, baina baita alegiazko tokiak irudikatzeko antzinako tradizio txinatarra ere.

Qiu Zhijie 1969an jaio zen Fujian probintzian (Txina) eta txikitatik landu zuen kaligrafia txinatarra; lehenengo lanetatik gaur egun arte erabili du arte modu tradizional hori bere jarduera artistikoko baliabide garrantzitsu eta gai nagusi gisa. Kaligrafia idazketa modu bat da, pinturaren oso antzekoa den teknika bat; pintzel leun bat tinta likido beltzean bustitzen da, eta paperean edo zetan zabaldu. [3]

  1. eginkizuna: “Orkidearen Pabiloiaren Hitzaurrea” 1.000 bider kopiatzea (Assignment No. 1: Copying the "Orchid Pavilion Preface" 1,000 Times, 1990–95) obran, Qiuk kaligrafia txinatarraren historiako obra ospetsuenetako bat kopiatzeko prozesua deskribatzen du. Wang Xizhi-ren (K.o. 303–361) Orkidearen Pabiloiaren Hitzaurrea IV. mendean konposatu zen, eta kaligrafia txinatarreko giltzarrietako bat da; azken 1.500 urteotan, ikasleak kaligrafia txinatarra menperatzen saiatu dira errepikapenaren bidez. Qiuk mila aldiz kopiatu zuen obra ospetsu hori, baina, orri desberdinetan kopiatu ordez, orrialde berean kopiatu zuen behin eta berriro, eta, azkenean, hitzek tinta beltzeko masa sendo bat osatu zuten. Obraren bilakaera ikusteko, Qiuk bideoz grabatu zuen prozesu osoa. Idazketa-prozesuan jartzen duenez arreta, eta ez edukian, Qiuk komunikaziotik artistaren sortze-prozesura eramaten du kaligrafia-jardueraren ardatza.

Preguntas

Erakutsi Qiu Zhijieren obra, Mapa: “Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia”.

Eskatu ikasleei obra arretaz behatzeko; hura ikusgai duen erakusketa bera (Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia) da gaia. Zer izen eta gertakari ezagutzen dituzte? Zein ez?

Eska iezaiezu Qiuren mapa eta ezagutzen dituzten beste mapa batzuk alderatzeko. Zer antzekotasun edo desberdintasun daude obra honen eta erabili dituzten beste mapa batzuen artean?

Erakutsi Qiu Zhijieren obra, 1. eginkizuna: “Orkidearen Pabiloiaren Hitzaurrea” 1.000 bider kopiatzea (1990–95). Galdetu ikasleei zer erreakzio izan duten obra ikustean, eta idatzi haiek esandakoa.

Erakutsi antzeko obra bat sortzeko modua erakusten duen dokumentazio fotografikoa (https://i.pinimg.com/originals/ 80/73/59/807359c4fc 9cc93c2c096071 eed4fca5.jpg). Galde iezaiezu ea obra sortzeko prozesua ulertzeak aldatzen duen hura ikustean duten erreakzioa, eta, hala bada, nola.

Kaligrafia txinatarra sei mila urtean baino gehiagoan landu da eta Txinan gehien miresten den arte modua da. Qiuk urte askoan aztertu zuen antzinako modalitate artistiko hau, baina beste ikuspegi batetik heltzen dio gaiari. Kaligrafia egiak eta esanahiak adierazteko bitarteko gisa erabili ordez, aldi baterako prozesu gisa ikusten du, orri batean markak egiteko ekintza gisa. Qiuk arte txinatar garaikidean behin eta berriro agertzen den gai bat aztertzen du: nola uztartu kultura txinatar tradizionala eta pentsamolde eta jardun garaikideak? Galdetu ikasleei haien ustez obraren zer alderdi diren tradizionalak eta zer alderdi dauden pentsamolde garaikideagotik hurbil.