12 maiatza 2025
Madril/Bilbo, 2025eko maiatzaren 12an Guggenheim Bilbao Museoan amaitu da 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako ideia-lehiaketa. Pasa den otsailean eman zitzaion hasiera, eta lehiaketaren helburua zen klima-aldaketa gure etxeetatik geldiarazteko ideiak jasotzea.
IKEAk eta Guggenheim Bilbao Museoak bultzatutako HomeForOurPlanet ekimenaren amaiera da, eta klima-aldaketari aurre egiteko irtenbideak bilatzeko belaunaldi berriak mobilizatzea du helburu.
Ideia irabazlea (2.000 euroko saria zegoen jokoan parte-hartzaile bakoitzeko) Lucía Abajok (lehiaketaren lehen faseko irabazleak), Eneko Matak (Aclima) eta Miguel García Sampedrok (Deustuko Unibertsitatea) garatutakoa izan da. Nimbus AI da plataforma horren izena. Adimen Artifiziala baliatzen du eta hondakin digitalen kudeaketa jasangarria eta lokala ahalbidetzen duen lehen plataforma da. Talde irabazlearentzat “hondakin ikusezinak dira, ez gara horietaz jabetzen, baina pentsatzen jarriz gero, denok sortzen dugu zabor digitala gure egunerokoan”.
Arazoa detektatu ondoren lau puntutan zentratutako irtenbidea proposatu dute: kanpoko zerbitzarietara konektatu gabeko datuen analisi lokala; Adimen Artifizialak pertsonalizatutako gomendioak; ingurumen-inpaktuaren metrikak eta gamifikazio soziala.
Irabazlea hautatu duten sei epai-mahaikideek azpimarratu dute ideia berritzaile eta orijinala dela eta etxe guztietan aplika daitekeela bideragarritasunez.
Epaimahaiko kideak ondorengoak izan dira: Inma Bermúdez, Diseinuko Sari Nazionala; Adriana Uribesalgo, ekintzailea eta ingurumen-aktibista; Miren Arzalluz, Guggenheim Bilbao Museoko zuzendari nagusia; Alicia Martínez, Guggenheim Bilbao Museoko Komunikazio eta Irudiko zuzendaria; Fátima García de Viedma, IKEAren Espainiako CEOa, eta Belén Frau, IKEAren komunikazioko zuzendari globala.
Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus
Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.
Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu, filmazioa egin aurretik.
Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.
Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.
Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.
Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.
Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.
Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.