Guggenheim

Royal College of Art

Mugikortasun Adimendunerako Diseinu Zentroa

Mugikortasun Adimendunerako Diseinu Zentroa (IMDC, ingelesez), 2016ko maiatzean abian jarria, Royal College of Art sortu asmo dituen ikerketa-zentro berrietan lehena da. IMDCk pertsonen, mugikortasunaren eta teknologiaren bat-egitea ikertzen du hiri-ingurune global, konplexu eta aldakorren baitan. Gainera, diseinua ardatz duen ingurune iraultzaile bat eskaintzen du, automobilgintzan berrikuntzarako ikuspegi eraldatzaileak garatzeko aukera ematen duena.

Erakusketa honek IMDCko funtsezko lanak aurkezten ditu bi egitasmotan oinarrituta. Lehenengoa Bentley Aeon proiekturako eskalan egindako prototipoz eta kontzeptuz osatuta dago, eta IMDCk eta Bentley etxeak elkarlanean garatua da; ibilgailuen epe luzerako eboluzioa du aztergai berrasmatutako sistema jasangarrien baitan. Bigarrena, berriz, Lexusekin garatutako proiektu batetik abiatuta egindako bideo kontzeptual sorta bat da: The Soul of Future Premium; Europako hiri-mugikortasunaren paisaia berria jorratzen du nortasun kulturala eta etorkizuneko teknologia uztartuta.

Royal College of Art

Intelligent Mobility Design Centre

Mentoreak
Dale Harrow, Cyriel Diels, Chris Thorpe

Taldekideak
Jay Asundaria, Corentin Janel, Guillaume Innocenti, Ben Martin, Naomi Saka, Shoichi Sato, August Shiva Reynés, Zixuan Zhao

Kideak
Bentley Motors Limited, Erresuma Batua
Lexus Europe