Guggenheim

University of Tokyo

Hiri-diseinu ekosistemikoa
Tokio 2021erako plana

Tokio 2021erako plana etorkizun baten ikuspegia da, non mugikortasun era anitzak aldi berean baitaude Tokio hiriaren testuinguruan. Tokyo Expressway, Tokioko autobidea esaten zaiona, hazkuntza ekonomiko azkarreko garai batean sortu zen trafiko metaketa izugarria arintzeko. Orain berritu egingo da Buil.climb sortzeko: 2,8 kilometroko muinoa, 210 metroko altueran egongo dena, eta, beraz, toki aparta txirrindularientzat. Aparkalekua, denborarekin zaharkituta geratuko dena, hiri etxalde bihurtuko da. Estalkiko ekipamendu-gunea, energia-iturri naturalak sartzearekin eraldatu egingo dena, bigarren zoru gisa berreskuratuko da, dronentzako aireportuekin eta kirol zelaiekin. Eremu guztia biziberritu egingo da jarduera sail anitz bat sortuz joango den neurrian.

XX. mendeak masa garraio publikoari eta lastertasun handiari eman zion lehentasuna sen kritikoz berrebaluatuz, uste dugu etorkizuna defini dezakegula eta hiri esperientzia gizakiari itzuli.

utchibalab.com

Mentorea
Manabu Chiba

Taldekideak
Yoshiyuki Tanaka, Satoshi Hirono, Shizuka Nishida, Soichiro Osaki, Takahide Nakagawa, Tatsuya Niwa, Yuki Minami, Kosuke Nakamura, Kei Ando, Tan Juntao, Hiroki Kaneko, Arjan Schoneveld, Cosmo Takahashi

Kidea
Chiba Manabu Architects