Guggenheim
Daniel Buren | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa
1938

Martxoaren 25ean jaio zen.

1957-60

École des Métiers d’Arten hasi zen (Paris) eta, bertan, hainbat diziplina aztertu zituen, adibidez, eskultura, pintura.

1959

Film bat egin zuen Mexikon.

1960

École Nationale Supérieure des Beaux-Arts-etik (Paris) labur pasa ondoren, pinturara besterik ez dedikatzea erabaki zuen.

1960-65

Hainbat horma-irudi egin zituen Saint Croix uhartean (Birjina uharteetan).

1965

Bere arte-ekoizpen osoak ezaugarri izango dituen zerrenda bertikalekin lan egiten hasi zen. Zerrenda horiek 8,7 cm dute zabal eta hainbat materialen gainean aplikatzen dira. IV Biennale de Parisen saria jaso zuen (Paris), baita Lefranc saria ere.

1967

«Manifestations» deitutako hainbat erakusketatan parte hartu zuen Olivier Mosset, Michel Parmentier eta Niele Toroni artistekin batera, motiboak sistematikoki errepikatuz pintura elementu fisiko eta ikusizko elementu oinarrizkoenetara murrizteko asmoz. «Manifestations» horietako hiru Parisen egin ziren 1967ko urtarriletik irailera: «Manifestation n.º 1» Salon de la Jeune Peinture-n, «Manifestation n.º 3» Musée des Arts Décoratifs-en eta «Manifestation n.º 4» V Biennale de Parisen (Musée d’Art Moderne de la Ville de Paris); «Manifestation n.º 2» Salon de la Jeune Peinture-n egitekoa zen, baina artistek beren pintura guztiak erretiratu zituzten inaugurazio-egunean.

Irakurri gehiago