Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.

Helen Frankenthaler

Frankenthaler, Helen

New York, 1928 / | Darien, Connecticut, AEB, 2011

Helen

19

28

Helen Frankenthaler New Yorken jaio zen, eta Martha eta Alfred Frankenthalerren hiru alabetatik gazteena zen.

45

Dalton School-en graduatu zen; bertan pintura ikasi zuen Rufino Tamayo artista mexikar ospetsuarekin.

46

Vermonteko Bennington Collegen matrikulatu zen, eta Paul Feeleyren pintura-eskolak jaso zituen.

48

Europara lehen bidaia egin zuen.

49

Lizentziatu eta New Yorkera itzuli zen, eta han estudio bat izan zuen. Gradu-ondoko ikastaroak egin zituen Columbiako Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatean, eta serie bat Estatu Batuetako Meyer Shapiro arte-historialariarekin batera.

50

Harreman bat hasi zuen Clement Greenberg arte kritikariarekin, eta horrek New Yorkeko Eskolako beste artista batzuei aurkeztu zien; tartean, Elaine eta Willem de Kooning, Lee Krasner, Barnett Newman, Jackson Pollock eta David Smith.

Adolph Gottlieb-ek Frankenthalerren obra hautatu zuen Kootz Galleryko Fifteen Unknowns erakusketa kolektiborako.

New Yorkeko Betty Parsons Galleryn Jackson Pollocken erakusketa egin zen, eta hura erabakigarria izan zen Frankenthalerrek ondoren izandako bilakaera artistikorako.

51

Frankenthaler New Yorkeko 9th Street Exhibition of Paintings and Sculpture erakusketan parte hartzen duten artisten artean gazteena izan zen. Sarritan joaten zen David Smithek Bolton Landing-en (New York) zituen etxe eta estudiora, eta haren eskultura eskuratu zuen: Arrano-zaintzailearen erretratua (Portrait of the Eagle’s Keeper, 1948–49). Helenen lehen erakusketa monografikoa egin zen New Yorkeko Nagy Galleryko Tiborren.

52

Urrian, Mendiak eta itsasoa (Mountains and Sea, 1952) margotu zuen; obra horretan, mihisea busti eta zikintzeko teknika erabili zuen lehen aldiz.

53

Frankenthalerren bakarkako bigarren erakusketan, Mendiak eta itsasoa lana sartu zen, eta Greenbergek Morris Louis eta Kenneth Noland margolariei erakutsi zien. Une horretatik aurrera, busti eta zikindu teknika esperimentatzen hasi ziren biak. Frankenthaler udan Espainia eta Frantziako hegoaldean barrena ibili zen.

54

Udan, Frankenthaler eta Greenberg Madrilera joan ziren, eta, ondoren, Italiara. Venezian, Peggy Guggenheim bisitatu zuten, eta XXVII. Bienalera joan ziren; bertan, Smith izan zen AEB ordezkatu zuen artistetako bat.

 

56

Frankenthalerren Troiako ateak (Trojan Gates, 1955) obra New Yorkeko Museum of Modern Artek erosi zuen.

 

57

Abenduan, Frankenthalerren lana Leo Castelli Galleryko erakusketa kolektiboan sartu zuten. Inauguraziora joan zen Motherwell-ekin.

58

Frankenthaler eta Motherwell apirilaren 6an ezkondu ziren, eta eztei-bidaia Espainian eta Frantzian barrena egin zuten. Donibane Lohizunen etxe bat alokatu zuten, eta pintura-estudioak jarri zituzten bakoitzak bere aldetik.

59

Arte ederretako eskolak ematen hasi zen Hunter Collegen (CUNY), New Yorken, eta horrela jarraitu zuen 1961. urtera arte. Obra André Emmerich Galleryn erakusten hasi zen. Frankenthaler eta Motherwellek udarako etxe bat alokatu zuten Falmouthen (Massachusetts). Gonbidatuen artean Smith eta Mark Rothko zeuden.

Anthony Caro lehen aldiz joan zen AEBra, eta bertan Frankenthaler, Motherwell eta Smith ezagutu zituen.

São Pauloko V. Biurtekoan eta Kasselgo II. documentan parte hartu zuen. Pinturako lehen Saria eman zioten Parisko Lehen Bienalean.

60

Frankenthalerrek lehen atzera begirakoa egin zuen, Frank O’Hara poeta komisario zela, Jewish Museumen.

Udan, Frankenthaler eta Motherwell Parisera joan ziren, eta, gero, Italiako Alassiora; bertan, beren estudioak jarri zituzten.

61

Grabatuak egiten hasi zen Universal Limited Art Editions-en (ULAE), New Yorkeko Long Islanden. Frankenthaler eta Motherwellek uda Provincetown herrian igaro zuten, Massachusetts-en, eta, han, beren estudioak jarri zituzten. 1960ko hamarkadan, uda gehienak herri horretan igaro zituzten. New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-eko American Abstract Expressionists and Imagists erakusketa kolektiboan parte hartu zuen.

62

Pintura akrilikoarekin esperimentatzen hasi zen. Milango Galleria dell’Arietek Frankenthalerren lehen erakusketa monografikoa aurkeztu zuen Italian.

63

Anne Truitt-en bakarkako lehen erakusketa ikustera joan zen, André Emmerich Galleryra; handik gutxira, hainbat hamarkada iraun zuen korrespondentzia emankorra hasi zuten.

64

Frankenthaler  Post-Painterly Abstraction erakusketa kolektiboan sartu zuten, Greenberg komisarioa izanik.  Erakusketa apirilean egiten da Los Angeles County Museum of Art-en.

65

Arte-eskolak eman zituen Pennsylvaniako Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatean. Maiatzean, Smith hil zen auto-istripuz. Artistak honela idatzi zuen: “Sekula ez dugu gaindituko hura galdu izanaren kolpea. Izugarri sumatzen dugu haren falta”.

66

Irakaskuntzan lanean hasi zen Yaleko (New Haven) Unibertsitateko Arte eta Arkitektura Fakultatean. Frankenthaler, Ellsworth Kelly, Roy Lichtenstein eta Jules Olitski aukeratu zituzten Veneziako XXXIII. Bienaleko AEBetako Pabiloirako. Caro izan zen Britainia Handiaren Pabiloian ordezkatutako bost artistetako bat.

69

Frankenthalerren pinturen atzera begirako erakusketa bat inauguratu zuten Whitney Museum of American Art-en, New Yorken; erakusketa handik Londresko Whitechapel Galleryra, Hanoverreko Orangerie Herrenhausen-era eta Berlingo Kongresshallera eraman zuten.

Frankenthaler izan zen New York Painting and Sculpture: 1940–1970 erakusketan sartutako emakume bakarra, New Yorkeko Metropolitan Museum of Art-en.

70

New Yorkeko Ekialdeko 83. kalera aldatu zuen estudioa.

71

Frankenthaler eta Motherwell udan dibortziatu ziren. Berak Ekialdeko 94. kaleko etxean bizitzen jarraitu zuen.

72

Frankenthalerren pinturari buruzko lehen monografia argitaratu zen, Barbara Rosek idatzia. Hamar eskultura egin zituen Caroren estudioan, Carok Bolton Landing-en Smithek zuen estudioan erositako material batzuekin.

73

Mintegi bat eman zuen New Yorkeko Whitney Museum of American Art-en, eta, jarraian, Erromara joan zen grabatu-tailer batean lan egiteko. ULAEn, lehen xilografia sortu zuen, Ekialdera eta harago (East and Beyond). Era berean, zeramikazko azulejuekin egindako horma-irudi baten enkargua osatu zuen, eta New Yorkeko North Central Bronx Ospitalean instalatu zuten 1974. urtean.

74

Arte eta Letren Amerikako Akademiako kide izendatu zuten. American Jewish Congress-en Creative Artist Laureate Award saria jaso zuen.

Ocean Drive Westen eman zuen uda, Shippan Pointen (Stamford, Connecticut), Long Islandeko itsasarterako ikusmira aparta zuen handik, eta, bertan, estudioa jarri zuen.

75

Helen Frankenthaler: Tiles izeneko erakusketa, artistak 1973an Bennington Potters-en sortutako zeramikazko azulejoak dituena, inauguratu zuten New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en.

 

78

Perry Miller Adato zinema-zuzendari estatubatuarrak Frankenthaler: Toward a New Climate dokumentala eskaini zion artistari. Uda Shippan Point-en (Stamford, Connecticut) eman ondoren, Frankenthalerrek etxe bat erosi zuen, eta, bertan, bigarren lan-espazioa ezarri zuen. New York eta Shippan Point artean bizi izan zen.

82

The New York School: Four Decades erakusketa kolektiboan hartu zuen parte, New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en.

84

Michael Corder-en Number Three balleterako dekoratuak eta jantziak diseinatu zituen.

85

National Endowment for the Arts-en National Council on the Arts-eko kide izendatu zuten. Frankenthaler: Works on Paper 1949–1984 inauguratu zuten Solomon R. Guggenheim Museum-en; ondoren, AEB eta Kanadan barrena bidaiatu zuen. Royal Balletek Number Three estreinatu zuen Londresko Royal Opera Housen.

86

New Yorkeko Alkatetzaren Arte eta Kulturaren Ohorezko Saria jaso zuen. Eskolak eman zituen Santa Fe Institute of Fine Arts-en, Mexiko Berrian.

87

Bartzelonara joan zen, eta Ediciones Polígrafako grabatu-tailerrean lan egin zuen; bertan, zenbait monotipo ekoitzi zituen.

88

Tyler Graphics Ltd. Estudioarekin Sarrerako atea (Gateway) obra amaitu zuen: Beaconeko (New York) Tallix Foundry lantegian galdatutako brontzezko markodun hiru panelez osatutako bionbo bat.

89

New Yorkeko Museum of Modern Art-en, Helen Frankenthaler: A Paintings Retrospective erakusketa inauguratu zuten; ondoren, Los Angeles County Museum of Art, Detroit Institute of Arts eta Modern Art Museum of Fort Worth (Texas) erakundeetan izan zen ikusgai. Frankenthaler monografia  argitaratu zen, John Elderfield-ek idatzia.

90

Udako egonaldi artistiko bat hasi zuen Mexiko Berriko Santa Fe Institute of Fine Arts-en eskolak emanez. Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademiako errektoreorde izendatu zuten.

91

21 urteren ondoren, New Yorkeko estudioa itxi zuen, beste bat irekitzeko Saddle Rock Road-en, Shippan Point-en; hura sormen piktorikorako gune nagusia izatera iritsi zen. Hirugarren urtez, udako ikastaroa eman zuen Santa Fe Institute of Fine Arts-en.

92

Mexiko Berriko Santa Fe Institute of Fine Arts-eko Patronatuko Aholku Batzorderako izendatu zuten. Bere lanak New Yorkeko Knoedler & Company erakundearekin erakusten hasi zen. Uztailean, Stephen M. DuBrul enpresaria ezagutu zuen.

93

Frankenthalerren grabatuen atzera begirakoa inauguratu zuten National Gallery of Art-en (Washington, D.C.), eta handik AEBko eta Japoniako beste toki batzuetara eraman zuten.

94

New Yorkeko College Art Associationek ibilbide osoa saritzeko Distinguished Artist Award  saria eman zion. DuBrulekin ezkondu zen.

96

Frankenthalerren obra  erakusketa kolektibo honetan sartu zuten: Abstraction in the Twentieth Century: Total Risk, Freedom, Discipline, New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en. Pegram Harrisonek Frankenthaler: A Catalogue Raisonné, Prints 1961–1994 argitaratu zuen.

97

Shippan Point-eko etxea eta estudioa utzi eta Connecticut-eko Darien-era joan zen.

 

98

After Mountains and Sea: Frankenthaler 1956–1959 erakusketa inauguratu zuten New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en. Ondoren, Guggenheim Bilbao Museora eta Berlingo  Deutsche Guggenheim Museora eraman zuten. Frankenthaler eta DuBrulek Ekialdeko 94. kalean zuten etxea utzi zuten, eta Darien-era (Connecticut) joan ziren bizitzera; estudioa ere bertan jarri zuten.

01

Arte Ederren Estatu Batuetako Domina Nazionala jaso zuen. Edinburgoko Royal Scottish Academyko Ohorezko Kide eta National Academy of Design-eko Akademiko izendatu zuten.

03

Skowhegan Medal for Painting Saria jaso zuen. Paper gaineko pintura erakutsi zuen Museum of Contemporary Art-en, North Miami, Floridan, eta, ondoren, Edinburgoko Royal Scottish Academyn izan zen ikusgai. Four Originals: Cassatt, O’Keeffe, Nevelson, Frankenthaler erakusketan parte hartu zuen, Nassau County Museum of Art-en, (Roslyn Harbor, New York).

04

40. urteurrena zela-eta, New York Studio School of Drawing, Painting, and Sculpture estudioak omenaldia egin zion Frankenthalerri.

05

Filadelfian, Pennsylvaniako Arte Ederretako Akademiaren Ohorezko Urrezko Domina jaso zuen, bigarren mendeurrena zela-eta. Connecticut Women’s Hall of Fame-n sartu zuten, eta Art Gallery of Ontario-ren erakusketan parte hartu zuen Toronton, Kanadan: The Shape of Color: Excursions in Color Field Art, 1950–2005.

07

New Yorkeko Unibertsitateko Purchase Collegeren Nelson A. Rockefeller Artearen Lehen Saria jaso zuen.

11

Londresko Royal Academy of Arts-eko Ohorezko Akademiko izendatu zuten. Frankenthaler Darien-en zuen etxean hil zen 83 urte zituela.

Partekatu