Jean-Michel Basquiat, 1984 Photograph by Lee Jaffe, Copyright, All Rights Reserved Courtesy of LW Archives

Basquiat, Jean-Michel

Brooklyn, New York, 1960 | New York, 1988

Jean-Michel Basquiat | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa

19

60

Abenduaren 22an jaio zen Brooklynen (New York), aita, Gérard, haitiarra zuen eta ama, Matilde, puertorricar jatorrikoa.

74

Aitaren lana zela eta, bi urtez bizi zen Puerto Ricon.

76

Familia New Yorkera itzuli zen. Basquiat Edgard R. Murrow High School eskolan hasi zen. Aste batzuk geroago, City-as-Schoolera aldatu zen, praktikan oinarritutako metodoak zeuzkan eskola esperimental bat.

77

SAMO («Same Old Shit»en akronimoa) alegiazko artista sortu zuen. Izen hori baliatuz, Al Díaz grafittigilearekin batera aritu zen Manhattan hormetan politika-, erlijio- eta filosofiaarloko ideiak, baita kutsu hermetikokoak eta tarteka komikokoak ere adieraziz. Eskola utzi zuen.

78

Familia-etxea utzi zuen.

79

Channel 9 musika-taldea eratu zuen Michael Holman, Shannon Dawson eta Vincent Gallorekin batera.

80

Bere lanak erakusketa kolektibo batean erakutsi zituen lehenengo aldiz Collaborative Projects Incorporated (Colab) taldeak eta Fashion Galeriek New York-eko Times Square inguruneko 41st Street eta Seventh Avenueko eraikin huts batean antolatuta. David Hammons, Jenny Holzer, Kiki Smith eta Kenny Scharf dira berarekin batera parte hartutako artista batzuk.

81

Jatorriz New York beat movie deitutako Downtown 81 pelikulan protagonista aritu zen Edo Bertoglio-ren zuzendaritzapean. Bere lanari buruzko «The Radiant Child» deitutako artikulua agertu zen Art Forum aldizkarian Rene Ricard-ek sinatuta.

82

Modenako (Italia) Galleria d’Arte Emilio Mazzoli-n bakarkako erakusketa egin zuen. Italiako hiri horretako Galleria Civica del Comune-n Transavanguardia: Italia / America erakusketan agertu zen Sandro Chia, Francesco Clemente, Enzo Cucchi, David Deutsch, David Salle eta Julian Schnabel artistenekin batera. Bere bakarkako lehenengo erakusketa egin zen Estatu Batuetan: New Yorkeko Annina Nosei Gallery-n. Bakarkako erakusketak egin zituen Zurich-eko Bruno Bischofberger, New Yorkeko Marlborough Gallery eta Los Angelesko Gagosian Gallery galerietan. Kassel-eko (Alemania) Documenta 7n parte hartu zuen. Andy Warhol ezagutu zuen.

84

Hainbat lan egin zituen Andy Warhol-ekin eta Francesco Clemente-rekin batera. Azken hiru urteetako margolan-aukeraketa bat izan zuen erakusgai Edinburgoko Fruitmarket Gallery-n eta, gero, Londresko Institute of Contemporary Arts-era (ICA) zein Rotterdameko Museum Boijmans Van Beuningen-era eraman zuten.

85

Bruno Bischofberger galerian (Zurich), Mary Boone Gallery-n (New York) eta Akira Ikeda Gallery-n (Tokio) egon zen erakusgai. Bere argazki bat agertu zen New York Times Magazineko portadan ondorengo artikuluari irudia jarriz: «New Art, New Money: The Marketing of an American Artist».

87

Galerie Daniel Templonen egon erakusgai (Paris). Warholen heriotzak, otsailaren 22an, guztiz atsekabetu zuen. Bere omenez, Gravestone lana sortu zuen.

88

Bakarkako erakusketa egin zuen New Yorkeko Vrej Baghoomian Gallery-n, Parisko Galerie Yvon Lambert-en eta Düsseldorf-eko Galerie Hans Mayer-en. Hirurogeitik gora lan jarri zituen Hannover-eko Kestnergesellschaft-en ikusgai. Droga-mendekotasuna gainditzeko Hawaii-n denboraldi bat igaro ondoren, Basquiat hilda agertu zen abuztuaren12an New Yorkeko bere pisuan, droga-konbinazioak intoxikatuta antza denez.

Partekatu