Nara, Yoshitomo

Hirosakin, Aomoriko Prefekturan, 1959

Yoshitomo-Nara

19

59

Abenduaren 5ean jaio zen Hirosakin, Aomoriko Prefekturan.

64

Gurasoek lan egiten zutenez, Nara “giltzaren ume” horietako bat zen, ikastetxetik etxera itzultzean bakarrik denbora asko ematen dutenetakoa. Edozein paperaren atzean komikiak marraztea eta sortzea gustatzen zitzaion. Animaliez inguratuta hazi zen.

70

Narak bere galena irratia eraiki zuen, garai hartan oso ezaguna, eta gauean irratiak entzuten hasi zen. Estatu Batuetako rock eta folk musika oso gustuko zuen, indarkeriari aurre egiten ziona Vietnamgo gerra bete-betean inspiratutako doinu eta letrekin.

76

Nararen institutuak Nebuta Jaialdirako egin ohi zuen ekarpenerako, Narak pieza bat sortu zuen, eta, bertan, Katsushika Hokusairen Suikoden grabatu-liburuko kortesana bat agertzen zen: erretratu horren bikaintasuna oso aipatua izan zen institutuan.

79

Musashimo Arteko Unibertsitateko Arte eta Diseinu Fakultatean matrikulatu zen.

81

Zailtasun ekonomikoak medio, Narak Musashinoko Arte Unibertsitatea utzi zuen eta Aichi  Prefekturako Arteen Unibertsitateko Olio Pintura Departamentuan matrikulatu zen, bertako matrikulazio-tasak baxuagoak izanik. Nara konbentzio akademikoetatik libratu zen, eta inspirazioa aurkitu zuen Pintura Berriaren mugimenduan. Olio-pinturara mugatu gabe, hainbat baliabide erabili zituen; hala nola, marrazkia, collagea eta beste batzuk, haren adierazpen-modu bakarra aztertzeko.

85

Aichiko Prefekturako Arteen Unibertsitatean graduatu zen eta masterra egiten jarraitu zuen bertan.

88

Alemaniara joan zen. Düsseldorf-eko Kunstakademien sartzeko azterketa gainditu zuen, eta ikasle gisa matrikulatu zen irailean.

90

Nara nazioarteko beste ikasle batzuekin elkartzeak eta bizi zen egoitzan haien kulturak ezagutzeak bizitza osoan zehar aberastu eta eragingo dion prozesua osatu zuten.

The Birdy Num Nums tokiko indie taldeak Mannaka Over The World albumaren azala egiteko eskatu zion Narari. Berarentzat, Pandoraren kutxa (Pandora’s Box) margotu zuen, eta karatula bihurtu zen.

91

Alemaniako A. R. Penck artistaren klasera aldatu zen, eta harengan inspirazioa aurkitu zuen. Maisuak “mihise gainean marrazten arituko balitz bezala margotzeko” iradoki zion. Bere buruari eta ez beste pertsona batzuei zuzendutako adierazpidea aurkitu nahian, Narak Eskuan labana duen haurra (The Girl with the Knife in Her Hand) margotu zuen, eta une horretatik aurrera bere estiloa definitu zuen.

98

Naoko Yamanok, Shōnen Knife hirukote emakumezko japoniarreko kideak, eskatuta, Narak zenbait marrazki egin zituen haren Happy Hour albumerako.

Wisconsin-Milwaukee Unibertsitateko (AEB) Arte Plastikoen Institutuan lehen erakusketa monografikoa inauguratu zen arte museo batean.

99

Magazine House argitaletxeak liburu ilustratu bat argitaratu zuen, The Lonesome Puppy (Txakurtxo bakartia), Nararen marrazkiekin.

00

Narak Super Flat erakusketan parte hartu zuen, Japonian eta AEBetan barrena ibiliko dena, Takashi Murakami artistaren Superflat (superplanoa) kontzeptuan oinarritua.

Artista Japoniara itzuli zen abuztuan, Alemanian hamabi urtez egon ondoren. Nararen 130 marrazki New Yorkeko Arte Modernoko Museoaren (MoMA) bilduman sartu ziren.

01

Narak bakarkako lehen erakusketa inauguratu zuen Japonian, ordura arteko zehatzena, I DON’T MIND, IF YOU FORGET ME, Yokohamako Arte Museoan. Erakusketa Japoniako bost lekutan egin zen, Hirosaki jaioterrian barne.

Nara zenbait saiakera autobiografiko argitaratzen hasi zen, Chiisana hoshi tsushin (Izarretako biztanle txikia), H Rockin’On-en abenduko edizioan. Proiektua 2004ra arte luzatu zen.

02

Artista Afganistanera joan zen FOIL aldizkariaren Gerrari Ez ale berezia zela-eta.  Drawing Now: Eight Propositions erakusketa kolektiboan parte hartu zuen, New Yorkeko  MoMA QNSen.

03

Osakako Graf sormen-diseinuko enpresa ezagutu zuen, eta birziklatutako materialez eraikitako etxetxoz osatutako instalazioak asmatzen hasi zen harekin.

05

Rock alternatiboko Bloodthirsty Butchers talde japoniarraren Banging the Drum albumaren ilustrazioak egin zituen; taldeko kideak Nararen oso lagunak ziren. Hiroshimako Arte Garaikideko Museoak aginduta, bonba atomikoa jaurtitzeari buruzko lan bat sortu zuen: Borrokan desagertua – neskak mutila ezagutzen du (Missing in Action —Girl Meets Boy—).

06

Aomoriko txakurra  (Aomori-ken) izeneko eskultura-pieza sortu zuen eskala handian, Aomoriko Arte Museoaren inauguraziorako. Nasushiobarara aldatu zen, Tochigiko Prefekturara, eta han estudio bat jarri zuen.

07

Grafekin batera sortutako bakarkako erakusketak inauguratzen jarraitu zuen Narak Alemanian, Herbeheretan, Espainian eta beste herrialde batzuetan.

11

Martxoaren 11n, lurrikara batek Japoniako ekialdea astindu zuen, tsunamia eragin eta, ondoren, istripua gertatu zen Fukushima Daichi zentral nuklearrean. Emozio aldetik hain asaldagarriak diren gertakari horiek, aurrerantzean, izugarrizko inpaktua izan zuten Nararen bizitzan artista moduan, naturaren indarkeriaren eta beste pertsona batzuen minaren eta sufrimenduaren aurrean kokatu baitzuten zuzenean. Une horretatik aurrera, Narak egindako Nuklearrik ez (No Nukes, 1998) marrazkiaren irudia, aurretik Bangkoken (Tailandia) nuklearren aurkako protestetan erabilia, Nararen onarpen ofizialarekin erabiltzen hasiko da Japoniako energia nuklearren aurkako manifestazioen pankartetan.

12

Apirilean, Aichitik bere estudiora itzulita, Narak pintzelak hartu zituen berriro ere koadroak margotzeko, eta, tartean, Udaberri andereñoa (Miss Spring) margotu zuen. Lan horiek azken gertaerak gogorarazi zituzten, eta nuklearren aurkako mugimenduaren ikur bihurtu ziren, desnuklearizazioaren aldeko manifestazioetan eta NO NUKES 2012 musika-jaialdian erabili baitzituzten.

13

Artistak Damage Control: Art and Destruction since 1950 erakusketa kolektiboan parte hartu zuen. Erakusketa hura Hirshhorn Museum and Sculpture Garden-en (Washington D. C.) antolatu zuten, hondamendiaren ideia eta aro atomikoan arteak duen eginkizuna ardatz hartuta.

19

Martxoan, irabazi asmorik gabeko Japan Platform (JPF) erakunde japoniarrak hala eskatuta, Narak siriarren errefuxiatu-esparruak bisitatu zituen Jordanian.

Abuztuan, Yoshitomo Nara Fundazioa sortu zen, artistaren obra eta bestelako sormen-lanak gordetzeko, erakusteko eta sustatzeko.

20

Koronabirusak munduan eragindako pandemia zela-eta, erakusketa guztiak birprogramatu zituzten. Nazioartean eskala handian izango zuen lehen atzerabegirakoaren, Yoshitomo Nararen, inaugurazioa atzeratu egin zuten Los Angeles County Museum of Art-en hurrengo urtera bitarte.

23

Perth hiriko Art Gallery of Western Australia erakustaretoan, Narak Japoniako Ekialdeko Lurrikara Handiaren ondoren sortutako hiru dimentsioko lanei eskainitako banakako erakusketa bat jarri zuten ikusgai: Reach Out to the Moon, Even if We Can’t.

Vienako Albertina Museum-en Nararen marrazkietan oinarritutako erakusketa antolatu zuten: All My little Words.

The Beginning Place deitu zuten Aomoriko Arte Museoan egindako bigarren erakusketa monografikoa.

24

Guggenheim Bilbao Museoak Nararen bakarkako azken erakusketa aurkeztu zuen. Udazkenean, Baden-Badengo  Museum Frieder Burda Museora eraman zuten, eta, 2025ean, Londresko Hayward Gallery-Southbank Center-era.

Partekatu