Guggenheim
Richard Serra | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa
1938

Azaroaren 2an jaio zen San Franciscon.

1957

Kaliforniako Unibertsitatean (Berkeley) hasi zen ikasten eta 1961ean graduatu zen Ingeles Filologian. Ikasten zuen bitartean, bizitzeko altzairu/galdaketa fabriketan egin zuen lan.

1961

Arte Ederrak ikasten hasi zen Yale Unibertsitatean; 1964an amaitu zuen eta urte haietan Philip Guston, Robert Rauschenberg, Ad Reinhardt eta Frank Stella ezagutu zituen.

1963

Josef Albers-ekin lan egin zuen The Interaction of Color liburuan [gaztelaniazko itzulpena 2007an: La interacción del color].

1964-66

Bi urtez Europan zehar bidaiatu zuen. Lehenik Parisera joan zen Yale Unibertsitatearen bidaia-beka batekin. Han Brancusi-ren lana ezagutu zuen. Ia egunero hilabete oso batean, Serra Brancusi-ren lanak marrazten aritu zen. Aurrerago esango zuenez, “Hala pasa nintzen eskulturara”. Bigarren urtean Florentziara joan zen Fulbright beka batekin. Lehen bakarkako erakusketa Erromako Galleria La Salita-n egin zuen. Eskulturan ohikoak ez diren materialekin hasi zen lanean, hala nola, kautxuarekin eta beirazuntzarekin. AEBra itzuli zen eta New Yorken ezarri zen. Bertan, Carl Andre, Walter De Maria, Eva Hesse, Sol LeWitt, Robert Smithson, Robert Morris eta Bruce Nauman bezalako artistak ezagutu zituen.

1968

Splash saila hasi zuen. Film bat egin zuen 16 mm-tan: Hand Catching Lead.

1969

One-Ton Prop (House of Cards) pieza egin zuen, bata bestearen aurka bertikalki eusten diren berunezko lau xaflaz osatua. Altzairuarekin lan egiten hasi zen. Los Angeles County Museum of Art-en Art & Technology Program-en bidez Skullcrackers saila egin zuen Kaiser Steel Corporation-ek Fontana-n (Kalifornia) zituen lursailetan. Tamaina handiko barne-instalazioen sailak hasi zituen eta egitura-ingeniariekin lanean hasi zen. Bakarkako erakusketa egin zuen lehenengo aldiz AEBn New Yorkeko Leo Castelli Warehouse galerian.

Irakurri gehiago