Menú

Array
(
)
AJAX: 

Kontserbazio-proiektu berezia

Museoaren XX. Urteurrena den honetan, elementu teknologikoak dituzten bildumako hamalau obra eguneratuko ditugu, aparteko kontserbazio-proiektu batean.

Guggenheim Bilbao Museoak, XX. Urteurrenean, elementu teknologikoak dituzten Bildumako hamalau obra barne hartzen dituen kontserbazio-proiektu handinahi bat jarri du martxan. Eskuartean ditugun artelanen ezaugarriak askotarikoak dira; hauek dira horietako batzuk: Jenny Holzer-en Bilborako instalazioa (Installation for Bilbao), Daniel Burenen Arcos rojos/Arku gorriak, Juan Muñozen Itzala eta ahoa (Shadow and Mouth), Jeff Koons-en Puppy, Fujiko Nakaya-ren Laino-eskultura 08025 zk. (F.O.G.) [Fog Sculpture #08025 (F.O.G.)]eta Yves Klein-en Su-iturria (Fire Fountain). Sakon aztertuko dugu lan bakoitza, eta, aldi berean,, obren osagaietan esku hartuko dugu, artelanek irautea bermatu eta hurrengo belaunaldiek gozatzea ziurtatzeko helburuarekin. 

Proiektua 2016. urtearen amaieran jarri genuen martxan eta 2018ko udaberrira arte iraungo du. Museoko Kontserbazio sailak koordinatzen du eta erakundeko hainbat arloko profesionalek parte hartzen dute, obren egileekin eta haien estudioekin elkarlanean. Metodologiaren oinarria teknologia eguneratzea da; hala, zaharkitzen ari diren edo akatsak dituzten obretako osagaiak ─sistema elektroniko eta elektrikoak, zirkuitu hidraulikoak, ikus-entzunezko ekipoak eta gas-instalazioak─ ezaugarri berberak edo antzekoak dituzten beste batzuekin ordeztuko ditugu, betiere osotasun kontzeptualari eutsita.

Lan-prozesuak oinarrizko hiru fase ditu: dokumentazioa, obren deskribapenari edo kontserbazioari buruzko informazio guztia biltzeko; aztertzeko eta esku hartzeko fasea, piezak zaintzea ziurtatzeko egin behar diren esku-hartzeen proposamenak garatu eta gauzatzeko; eta prebentzio-fasea, obren mantentze-lanen programa oso bat sortzeko eta ezartzeko, etorkizunean ahalik eta funtzionamendu-akats gutxien izan ditzaten.

 

Hamalau obra, desberdintasun ugari

Hamalau artelan horiek ─bildumaren ia % 10─ era askotakoak dira eta batzuk, osagai teknologikoen ezaugarriak direla eta, oso konplexuak dira. Proiektua sistema elektronikoen arloko obra batekin hasi dugu, Jenny Holzer-en Bilborako instalazioa obrarekin, hain zuzen. Led gorri eta urdinez osaturiko bederatzi zutabe ditu, eta zutabe horietan artistaren jatorrizko testu batzuk agertzen dira, turrusta moduan. Holzer-ekin hitz egin eta piezaren kontserbazioaren gainean dituen irizpideak jaso ondoren, sistema berriz fabrikatzen ari gara partzialki: batetik, jatorrizko leden ordez RGB led berri batzuk jartzen ari gara ─argiagoak dira, kolore gehiago dituzte eta energia gutxiago kontsumitzen dute─; eta bestetik, hardware-, software- eta kable-sistema berriak instalatzen ari gara.

Kategoria elektroniko horren baitan, eguneratuko dugun bigarren obra Daniel Burenen Arcos rojos/Arku gorriak da, barne- eta kanpo-argiztatze sistema bikoitza duen panel fenolikozko egitura bat. Kasu honetan, estalkia eta argiztapena erabat berritu eta jatorrizko programazio-sekuentziak bere horretan utziko ditugu. Arlo horretan Juan Muñozen Itzala eta ahoa ere berrituko dugu; elkarrekin hizketan ari direla diruditen bi giza irudik osatzen dute lan hori.

Sistema hidraulikoak dituzten pieza nagusiak Fujiko Nakaya-ren Laino-eskultura 08025 zk. (F.O.G.) eta Jeff Koons-en Puppy dira. Lehenak ura lainoztatzen duen sistema bat du; bigarrenak ia 40.000 lore ditu eta, barruan, 114 irtenguneko ureztatze-sistema bat, eskulturari behar dituen ura eta tratamendu fitosanitarioak ematen dizkiona. Kategoria horretan dago, halaber, Sergio Pregoren Diedroen segida (Secuencia de diedros), Museoko eraikinaren errezel-horma baterako egindako obra eskultoriko-arkitektoniko bat. Obrak aluminiozko panel higikorrak ditu, eta aire-konpresore baten bitartez Museoaren kristalezko egiturarekiko perpendikular jartzeraino igotzen dira.

Bideo-instalazioen elementu nagusiak, aldiz, irudi- eta soinu-artxiboak dira. Hauek dira berrituko ditugun lanetako batzuk: Itziar Okarizen Irrintzi, artistak Museo barruan ikuslerik gabe egin zuen performance bati buruzko bideoa; Manu Arreguiren Guztiz xarmagarria (Irresistiblemente bonito), “kristalezko hezurrak dituen neskaren" benetako irudi bat eta irudi birtual bat erakusten dituzten parez pareko bi bideo-proiekzio; Francesc Torresen Beranduegi Goyarentzat (Too Late for Goya) kanal anitzeko bideo-instalazio bat, oinarri birakari baten gainean jarritako eskultura bat eta grabatu baten kopia bat dituena; eta Iñaki Garmendiaren Ikaraundi – EQDALOS (burua paretan kontra belaunikatua), multimedia instalazioa.

Sistema elektrikoak dituzten obren multzoan daude, adibidez, Liam Gillick-en Nola jokatuko duzu? Sukaldeko katu bat hizketan (How are you going to behave? A kitchen cat speaks), egurrezko piezak, lanparak, katu disekatu bat, testua, gortina bat eta MP3 irakurgailu bat dituen instalazio erraldoia; Mona Hatoum-en Gure etxea (Home), zeinak metalezko objektu argidunak dituen, mahai baten gainean jarrita eta korronte elektrikoa eroaten duten kableen bitartez lotuta; eta Christian Boltanski-ren Gizakiak (Humans), 112 bonbilla esekirekin argiztaturiko argazki-instalazio bat.

Kontserbazio-proiektuko azken obra Yves Klein-en Su-iturria da. Museoa eta itsasadarra bereizten dituen putzuan dago eta gas-instalazio bat da: bost sugar ditu lerroan jarrita, eta gasa erretzen duen sistema batek jartzen ditu martxan.
 

Lan-ildo orokorrak

Lineas de trabajo

Guggenheim Bilbao Museoko Artapen Arloak bi lan-ildotan dihardu aldi berean:

  • Prebentzioko kontserbazioa: Arrisku-iturriak aztertzen ditu, eta, ondoren, artelanak biltegiratzeko, manipulatzeko, zaintzeko eta erakusteko neurri egokiak ezartzen ditu.
  • Artelanen teknikak eta materialak ikertzen ditu, baita horiek zergatik eta nola honda daitezkeen ere; azterketa ostean, kontserbazio-neurri egokiak ezartzen ditu, eta, behar izatekotan, behar bezalako tratamenduak eta ekintzak aurrera eramaten dira.

Ikerketa

Ikerketa, bai prebentzioko kontserbazioari dagokiona, bai Guggenheim Bilbao Bildumari dagokiona, arloaren funtsezko zeregina da.

Horren harira, museoa ikerketa proiektuetan lankidetzan aritu izan da estatuko nahiz nazioarteko mailako beste hainbat museo eta erakunderekin, esaterako, INCCA-rekin (International Network for the Conservation of Contemporary Art) (www.incca.org), —plataforma bat arte garaikidearen kontserbazioan ezagutzak elkartrukatzeko—.

Artapen Arloak ere ikusleak sentsibilizatzeko eta euren inplikazio aktiboa bilatzeko lanean dihardu, etorkizuneko belaunaldientzat ondare kulturala gordetzearen alde. Horretarako, gidaridun bisitaldiak egiten dira instalazioak ezagutarazteko eta jarduerak antolatzen dira taldeentzat (unibertsitateko ikasleak, museoetako profesionalak, ikusle espezializatuak eta abar). Sentsibilizazioari eskainitako lan-ildo horren ondorioz, eta izaera pedagogiko batekin, Picasso ezkutua (A Hidden Picasso) proiektua egin zen.

Prebentzioko kontserbazioa

Conservación preventiva

Museoetan oraintsu ezarritako diziplina, gaur egun ondarearen kontserbazioaren gaia hartzen duten politika guztietan ezinbesteko elementua da.

Artapen Arloak prebentzioko kontserbaziorako osoko plana kudeatu eta dinamizatzen du. Artelanak kaltetzeko arrisku guztiak identifikatu, karakterizatu eta balioetsi ondoren, behekoak zehazten dira:

  • Prebentzio-neurriak: lanen kontserbaziorako, biltegiratzeko, manipulaziorako, biltzeko, garraiorako, erakustaldirako eta mantentzeko baldintzarik hoberenak, zenbait parametroren arabera: inguruko tenperatura, hezetasun erlatiboa, argi ikusgaiaren erradiazioa, argi ultramoreen erradiazioa, bibrazioak, kolpeak, izurriteak, etab.
  • Arriskuen aurrean jarduteko protokoloak.

Prebentzioko kontserbazioaren testuinguruan, MuseoakArtelanetarako Larrialdi Plana ezarria zuen 2003an. Hori aurkezteko, 2007ko abenduan, Museoak mintegi espezializatua antolatu zuen artelanetako larrialdi-planei buruz, Museoetarako Larrialdi Planak. Prebentzioko kontserbazio osoa lortzera bidean.

MUSEOETARAKO LARRIALDI-PLANAK. PREBENTZIOKO KONTSERBAZIO OSOA LORTZERA BIDEAN

Conservacion preventiva integral

Artelanetarako larrialdi-planen gaia gero eta interes handiagoa pizten ari da museoen komunitatean, eta oinarrietako bat da museoetan nahiz erakusketa zentroetan aplikatutako prebentzioko kontserbazioan. Mintegian izen handiko nazioarteko adituek parte hartu zuten eta ikuspegi desberdinetatik aztertu zuten gai hau, euren esperientzia profesionala azalduz. Larrialdi-plan bat sortzeko prozesua (arriskua detektatu eta ebaluatzea, prebentzio-sistemak, berreskuratzeko planak eta abar ezartzea), izan dezakeen bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa, edo pertsonalaren sentsibilizazioa eta prestakuntza bezalako hain alderdi anitzei helduz, parte-hartzaileek gai honi lotutako egoeraren ikuspegi orokorra eskaini zuten, estatuko eta nazioarteko museoetan ezarritako larrialdi-planen kudeaketa eredu desberdinak azalduz.

ponentziak

Guggenheim Bilbao Museoko Bilduma Propioaren Kontserbazioa

Conservación

Guggenheim Bilbao Museoko Bilduma Propioa osatzen duen lan bakoitzaren azterketa sakona egiten da, lanaren ezaugarri teknikoak eta materialak identifikatu ahal izateko, kontserbazio-egoera zehazteko eta zainketa bermatuko duen estrategia egokiena diseinatu ahal izateko.

Horrekin guztiarekin batera lan bakoitzak behar duen biltegiratze, manipulazio, garraio, erakustaldi eta mantentze-lanen programa espezifikoa zehazten da. Zenbaitetan, lanen ezaugarri teknikoek eta materialek hala eskatzen dutenean, Ikerketa sakona izan dadin, eta beste arlotako profesionalekin elkarlanean, Artapen Arloko langileek diziplina arteko taldeak koordinatzen dituzte.

Guggenheim Bilbao Museoko Bilduma Propioa osatzen duten Guggenheim Bilbao Museoko Bilduma Propioaartelanen kontserbazio eta zaharberritze-lanak ere egiten dira tarteka.

Guggenheim Bilbao Museoko Bilduma Propioa osatzen duten lanetan egindako ikerketa eta tratamenduen garrantzia handia da, izan ere, bestelako profesionalentzat baliagarriak izan direnez, Museoak estatu barruko eta nazioarteko foro profesionaletan parte-hartze handia izan du eta lan guztiaren emaitza hitzaldi eta artikulu zientifikoen bidez plazaratu da.

 

Argitalpenak

PDF

Implantación de un plan de conservación preventiva: desarrollo e implantación de un plan integral de prevención. [PDF - 1.15 Mb]

PDF

Plan de Emergencias para Obras de Arte: diseño e implantación de un Plan de Emergencias para Obras de Arte. [PDF - 934.74 Kb]

PDF

Guggenheim Bilbao Museoko Artelanen Larrialdi Plana. Descargar documento

Anselm Kiefer

Sobre la obra de Anselm Kiefer: Anselm Kiefer at the Guggenheim Museum Bilbao: towards a new methodology for the preventive conservation of contemporary artworks, International Institute for Conservation 2004 kongresuan aurkeztua.

Proiektuaren dokumentu osoa deskargatzeko (ingelesez)[PDF - 1.94 Mb]

Kongresuaren webgunea: www.iiconservation.org

Jenny Holzer

Jenny Holzer-en Installation for Bilbao, Europako Inside Installations proiektuaren esparruan.

Dokumentu osoa deskargatzeko (ingelesez) [PDF - 85.01 Kb]

Europako proiektuaren webgunea: www.inside-installations.org

Richard Serra

Richard Serra-ren A Matter of Time. Richard Serra-ren "Denboraren Materia" lanaren garraioa, instalazioa eta erakustaldia.

Dokumentu osoa deskargatzeko [PDF - 2.37 Mb]

Conservación

Kanpoaldean instalatutako brontzezko eskulturaren kontserbazioa. Louise Bourgeois-en Ama eskulturaren mantentze-lanetarako proposamena.

Dokumentu osoa deskargatzeko [PDF - 2.29 Mb]

Cerrar

Eman izena
eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

×