Elikadura jolasak

Artista: Maider López
Teknika: Collage eta performancea
Ikastetxea: Arrateko Andramari ikastetxea, Eibar
Maila: 4.a
Arloak eta arloari lotutako gaiak:  Elikadura eta Ingurunearen Ezaguera
Irakaslea: Maite Rescalvo

Helburua:

Elikadura osasungarriari buruz gogoeta egitea, eta, aldi berean, proiektu artistiko batean gauzen alderdi ukiezina ukigarri bihur daitekeela.

Materialak:

Koloretako paperak eta guraizeak.

Proiektua:

  1. Proiektua gela honetako ikasleek aste batean jaten dutena adieraztean, sailkatzean eta batzean oinarritzen da.
  2. Ikasle bakoitzak astean jaten duenaren zerrenda idatzi zuen, egunean jandako guztia; elikadura-taldeetan sailkatu zuten.
  3. Ondoren, astean gela osoak jandako kantitateak batzen dira: 60 platano, 70 jogurt, 40 oilasko-xerra, 175 litro ur, 20 plater babarrun, etab. hartu zituen talde honek.
  4. Elikagai horien siluetak koloretako paperen gainean marraztu.
  5. Kontsumitu diren elikagaien adinako koloretako paperez egindako siluetak moztu zituzten.
  6. Elikadura-datuak, horrela, errepikatutako eskema-marrazkitan ikusi zituzten.
  7. Marrazkiz osatutako grafiko honek beste modu batean ukiezinak izango liratekeen datuak ikusteko eta ikasleek euren elikadurari buruzko ondorioak ateratzeko aukera ematen die.
  8. Ondoren, gelak honako izenburua daraman joko dibertigarri bat antzeztu zuen: Haragia eta barazkiak beti elkarrekin!
  9. Ikasleen artean rolak banatzeko dinamika bat da. Gela bi elikadura-taldetan bereizten da: gelaren erdia proteina da (haragia), eta beste erdia bitamina (barazkiak).
  10. Haragia zirenak seinale gorria zeramaten, eta barazkia zirenak berdea.
  11. Haragiak haragiekin elkartzeko joera zuen, baina barazkiak beti tartean sartzen saiatzen ziren, gorriz jantzitako lagunak elkarrengandik banatzeko
  12. Jolas sinboliko dibertigarri honetan ikasleak ikastetxeko patioan mugitu ziren, taldetan banatu ziren eta berriro batu ziren. Euren mugimenduen bitartez, elikaduraren ohitura osasungarriak antzeztu zituzten.