Denboraren joana
Helburua:
Denboraren inguruko hausnarketa egitea eta, aldi berean, argazkilaritzaren inguruko jakin-mina piztea; horretarako teknika horren aukera estetiko eta sortzaileez jabetu ziren.
Materialak:
Erabili eta botatzeko argazki-kamerak
Proiektua:
- Denbora nola neurtzen den eta denborak gorputzean, lekuetan eta objektuetan eragiten dituen aldaketak eztabaidatu zituzten.
- Ikasle bakoitzari erabili eta botatzeko argazki-kamera kamera bat eman zioten eta ikastetxean, patioan, etxerako bidean, etxean bertan eta abarretan denborak utzitako aztarnak argazkiz jasotzeko eskatu zitzaion.
- Argazkilaritzari buruzko oinarrizko kontzeptuak azaldu zitzaizkien: erabilera, argia, flasha eta enkoadratzea.
- Argazki guztiak bildu zituzten; guztiek zuten helburu denboraren igarotzea jasotzea eta ulertzen laguntzea.
- Honakoak agertzen ziren argazkietan: erabilitako arkatzak, gizakiak eraldatutako lekuak, ihartutako eta uzkurtutako mandarina azalak, urak utzitako arrastoa… Ez ziren saiatu denbora bera jasotzen, baizik eta haren eragina islatzen: eraldaketa, garapena eta aldaketak (egoerarena eta lekuarena).