Ikusgarria eta ikusezina

SAN GABRIEL, TRÁPAGA

Loturiko gai edo curriculum arloa: Natura Zientziak

Trapagarango San Gabriel Ikastetxeko 5. mailako 19 ikasle

Irakaslea: Rakel Tabernilla

Artista: Elssie Ansareo

Hizkuntza: gaztelania

Zenbait ekintza artistikoren bitartez, Natura Zientziekin lotutako hainbat curriculum-gai errazago bereganatzeko lanak egin zituzten. Modu horretan, gai ezberdinak jorratu zituzten, baina lotura komuna zutenak: kasu guztietan, kanpoko eta ageriko zerbaiten barne-osaera eta agerikoa ez dena azaltzeko moduak bilatu ziren. Lurra planetaren barnealdea, mendi baten kartografia edo giza gorputzaren anatomia eta funtzionamendua nolakoak diren ikasteak ikasleei aukera eman zien kontzeptu ezberdinak miatzeko, batzuk agerikoak diren errealitateen ingurukoak eta beste batzuk errealitate ikusezinenak, batzuk barrukoaren ingurukoan eta besteak kanpokoak, makroaren eta mikroaren ikuspegiak lotuaz.

Pixilation teknika erabiliz, hots, stop motion-en aldagaia, ikasleek mugimenduan zeuden irudien sekuentzia sortu zuten, sekuentzian argazkiak ateratako marrazki gehigarrietatik abiatuta, teknika horrek eskatzen dituen beharretara egokituz. Aldi berean, perfomancearen arloan sartu ziren, beren gorputza ere erabiliaz barnealdea eta kanpoaldea, anatomia eta sentimenduak irudien bitartez deskribatzeko. Prozesuari esker, ikasitakoaren kudeaketa eta transmisioari buruzko gogoeta egin zuten, eta banakako lanak taldeko lan bihurtzeko moduaz jabetzeko balio izan zuen. Talde-kohesioa, koordinazioa eta lankidetza funtsezkoak izan ziren azken emaitza lortzeko.

PROIEKTUEN BILATZAILEA