PUNTUA/LERROA/PLANOA/KAXA/PUM

JUAN RAMÓN JIMÉNEZ, Gurutzeta-Barakaldo

Gai-arloa: Matematika

17 ikasle, 3. mailakoak

Irakasleak: Rakel Tejero eta Itxasne Etxebarria

Artista: Ibon Sáenz de Olazagoitia

Hizkuntza: euskara

Programa honek aukera eman zuen artearen ikuspegitik geometriara hurbiltzeko, Matematikaren arlo honekin harreman estu bat, fisikoa eta pertsonala, ezartzeko asmoz. Helburua forma geometrikoek espazioan dituzten aukera estetikoak aurkitzea zen, narrazio edo erreferente figuratiborik gabe.

Horretarako, ikastetxetik gertu dauden elementu arkitektoniko desberdinei argazkiak atera zitzaizkien. Ondoren, ikasleek irudi horien marrazki batzuk egin zituzten, premisa bakar batekin: elementu geometrikoak erabiltzea eta figuraziora ez jotzea. Marrazki hauen bidez auzoko zenbait eraikin eraldatu zituzten, baita inguruneko arkitekturetan esku-hartze artistiko posibleak planteatu ere.

Ondoren, ikasleei proposatu zitzaien eskultore baten larruan jartzea eta konposizio desberdinak egitea elementu sinpleekin —egur-takoak, listoi-zatiak, plastilina edo alanbrea—, erreferente zehatz baten bila ez aritzeko baldintzarekin: irudi geometrikoak konbinatzeko aukerak esperimentatzen saiatu behar zuten soilik. Jarraian, tamaina txikiko eskultura geometriko hauek digitalki kokatu ziren, Photoshop programarekin, ikastetxearen inguruko espazioetan eskultura publikoak egiteko azterlanak sortuz.

PROIEKTUEN BILATZAILEA