Sentsazioen tapiza

Artista: Elssie Ansareo
Teknika: Eskultura eta instalazioa
Ikastetxea: Artatse ikastetxea
Ikasturtea: 2011–12
Arloak eta loturiko gaiak: Ingurunearen Ezaguera
Irakasleak: Begoña Gómez, Mª Carmen Celorrio y Pilar Torrescusa

Helburua:

Estetika baloratzen ikasi, taldearen kohesioa areagotu proiektu artistiko baten bidez, eta gaitasun psikomotrizak landu.

Materialak:

Koloretako kartoi meheak, feltroa, maila edo sareta elastikoa, artilea, kartoia eta guraizeak.

Proiektua:

  1. Eskatu ikasleei ametsezko leku bat, instalazio magiko bat, egoteko leku atsegin-atsegina imajinatzeko.
  2. Lehendabizi eztabaidatu: Nolakoa da leku hori? Zer sentiarazten die bertan egoteak? Zer eragin dute koloreek? Eta formek?
  3. Inspirazio-iturritzat erabil ditzakezue mandalak, fraktalak, koloreen hizkuntza…
  4. Ikasle bakoitzak zirriborro bat diseinatu behar du formatu txikian: koloretako kartoi meheekin forma geometrikoak konbinatu.
  5. Diseinuek eragindako efektuak eztabaidatu.
  6. Taldeak diseinu bat adostu behar du eskala handiko instalazio baterako (tapiza): forma geometriko baten errepikapenena izan behar du oinarri (adibidez, karratua); ehunak, feltroa eta artilea erabili instalazioa egiteko.
  7. 4 edo 5 ikaslek osatutako taldeetan, atalka egin behar dute lan; talde bakoitzak 50 x 50 cm-ko maila edo sareta elastiko bat, karratua, landuko du.
  8. Koloretako feltrozko zerrendak moztu behar dituzte eta mailan korapilatu. Ehun-zerrenda askok, elkartuta, itxura hanpatua emango diote eta oinarrian den maila ezkutatu.
  9. Borlak egin behar dituzte artilez eta elementuak marraztu tapizaren gainean.
  10. Mailazko karratuak elkarren ondoan zintzilikatu: instalazio bat bihurtuko dira, gelako espazioa estaliko duen tapiz handi bat.