Karla Tobar
Iragandako erakusketa

Euskal artisten programa, 2015–19

2022.07.08 - 2022.09.06

Erakusketa honek Basque Artist Program parte hartu duten hamar sortzaileren obrak biltzen ditu. Programa Guggenheim Bilbao Museoaren eta New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museumen baterako ekimena da, 2015ean sortua, eta EAEn jaioak diren edo orain bertan bizi diren artistei zuzenduta dago. Urtero bi sortzaile aukeratzen dira, New Yorkeko eszena artistikoari buruzko orientazio-saio trinko batean parte hartu eta prestakuntza-esperientzia berezia bizi dezaten, elkartrukea eta garapen profesionala bultzatzea helburu hartuta. Raquel Asensi, Nora Aurrekoetxea Etxebarria, Helena Go i, Jon Gorospe, Gala Kn rr, Maite Pinto, Karla Tobar Abarca, Alain Urrutia, Cristian Villavicencio eta Diego Vivanco dira erakusketa honetarako hautatutako artista garaikideak. Pintura, eskultura, paper gaineko obra, argazkia, bideoa, kokapen zehatzeko instalazioa edo performancea bezalako bitartekoak baliatuz, hainbat gai jorratu dituzte beren lanetan, hala nola nortasuna, historia, irudikapena eta memoria —banakakoa zein kolektiboa—. Erakusketak, beraz, programan parte hartu ondoren sortzaile horiek hainbat praktika garaikideren bitartez egin dituzten lanen hautaketa koherente bat aurkezten du.

Komisarioak: Lucía Agirre eta Geaninne Gutiérrez-Guimarães, arte-arduradunak, Guggenheim Bilbao Museoa


Karla Tobar Abarca (Quito, 1981)
<eskaner-motxila>proiektua_dokumentala
(<scanner-pack>project_documentary), 2022
Bideoa, koloretan, estereo-soinua, 30 min
Artistaren bilduma
Argazkia © Karla Tobar

Erakusketa

Raquel Asensi

Bilbo, 1989
Raquel-Asensi

Raquel Asensi (Bilbo, 1989)
abyss – ālis, 2022
Gres beiratua, alga-errautsa eta zura
150 x 90 cm
Artistaren bilduma
Argazkia © Raquel Asensi

Nora-Aurrekoetxea

Nora Aurrekoetxea Etxebarria (Bilbo, 1989)
Koilaratxoa (Spooning), 2022
Brontzea, eztainua, zilarra, haga
xka korrugatuak eta pladurra
Kokapen zehatzeko neurriak Artistaren bilduma
Argazkia © Nora Aurrekoetxea Etxebarria

Helena Goñi

Bilbo, 1990
helena_goni

Helena Goñi (Bilbo, 1990)
Lynn liburuei eusten (Lynn Holding Books), 2022
Koloretako kopia.
60 x 80 cm
Ed. 1/3 + 2 AP
Artistaren bilduma
Argazkia © Helena Goñi

Jon Gorospe

Vitoria-Gasteiz, 1986
Jon Gorospe

Jon Gorospe (Vitoria-Gasteiz, 1986)
Hiri leunduak (Polished Cities), 2018–21
Sublimazio bidezko inprimaketak aluminio gainean
Kokapen zehatzeko neurriak
Artistaren bilduma
Argazkia © Jon Gorospe

Gala Knörr

Vitoria-Gasteiz, 1984
Gala-Knorr

Gala Knörr (Vitoria-Gasteiz, 1984)
Cowboy gaztea begira (Young Cowboy Gazing), 2022
Olio-pintura eta olio-pinturazko barra mihise gainean
162 x 130 cm
Artistaren bilduma
Argazkia © Gala Knörr

Maite Pinto

Logroño, 1993
Maite-Pinto

Maite Pinto (Logroño, 1993)
Giza katea (Human Chain), 2018
Akuafortea eta urtinta paper gainean
Plantxaren neurriak: 34 x 25 cm
Papera: 46 x 38 cm
Artistaren bilduma
Argazkia © Maite Pinto

Karla-Tobar

Karla Tobar Abarca (Quito, 1981)
Margolan bihurrituak (Twisted Paintings), 2019
PVC gardenezko lau biribilki, altzairu herdoilgaitzezko kablea, led argia eta kakoak
200 x 120 cm ale bakoitza, kokapen zehatzeko neurriak
Artistaren bilduma
Argazkia © Karla Tobar Abarca

Alain Urrutia

Bilbo, 1981
alain-urrutia

Alain Urrutia (Bilbo, 1981)
Memento, 2021 – prozesuan
Olio-pintura liho gainean, zura, ispilua, lihoa eta antzinako offset inprimaketak
Kokapen zehatzeko neurriak
Artistaren bilduma
Argazkia © Alain Urrutia

Cristian Villavicencio

Cristian Villavicencio (Quito, 1984)
Txilibitua (Organismo hibridoak sailekoa) [Silbato (de la serie Organismos híbridos)], 2021
Zeramika, ura eta sistema mekaniko programatua
50 x 40 x 50 cm
Artistaren bilduma
Argazkia © Cristian Villavicencio

Diego Vivanco

Bilbo, 1988
Diego Vivanco

Diego Vivanco (Bilbao, 1988)
Giza bandera, (Human Flag), 2013
Irudi lentikularra
140 x 105 cm
Artistaren bilduma
Argazkia © Diego Vivanco

Partekatu