Le Moulin de la Galette | Pablo Picasso | Guggenheim Bilbao Museoa
Iragandako erakusketa

Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900–1945

2016.04.22 - 2016.10.23

Datan aldaketak egon daitezke

XX. mendearen hasieran Paris abangoardiaren hiriburua zen. Mundu osoko artistak joan ziren Argiaren Hirira bizitzera. Bertan, arte- eta literatura-forma berriak sortu zituzten, eta hiriko bizitza erabat eraldatzen ari zen garapen ekonomiko, sozial eta teknologiko azkarrari erantzun zioten. Parisen Pablo Picassok eta Georges Braquek pinturaren arauak goitik behera aldatu zituzten, Robert Delaunayk kolore-ikuspegi atseginak konposatu zituen, Vasily Kandinskyk abstrakzioan bide berriak zabaldu zituen eta Constantin Brancusik eskulturak espazioan aurkezteko modua birplanteatu zuen. Erakusketan Solomon R. Guggenheim Museoaren bildumako maisulan ugari ikus daitezke, une hartan bizi izan zen sormen-uholde indartsuaren adierazgarri. Lan horien artean daude iragan mendeko pintura eta eskultura garrantzitsuenetako batzuk. Artelan hauek eragina izaten jarraitzen dute gaur egun. XX. mendearen lehen urteetatik Bigarren Mundu Gerrara arte luzatzen den erakusketa honetan arte modernoaren mugimendu nagusiak —Kubismoa, Orfismora eta Surrealismoa, besteak beste— eta École de Paris (Parisko Eskola) izenez ezagutuko ziren artisten lanak aztertzen dira. Erakusketako askotariko arte-ikuspegiak estetika kontserbadoreak saihesteko eta hiri moderno baten egunerokotasunaren pertzepzioak eraldatzeko zegoen gogoa islatzen dute.


 

Pablo Picasso
Le Moulin de la Galette, 1900eko udazkena
Olio-pintura mihise gainean
88,2 x 115,5 cm
Solomon R. Guggenheim Museum, New York
Thannhauser Bilduma, Dohaintza, Justin K. Thannhauser, 78.2514.34
© Sucesión Pablo Picasso. VEGAP, Bilbao, 2016

Erakusketa

Newspaper and Fruit Dish

Juan Gris
Egunkaria eta fruta-ontzia (Journal et compotier), 1916ko martxoa
Olio-pintura mihise gainean
46 x 37,8 cm
Solomon R. Guggenheim Museum, New York
Dohaintza, Katherine S. Dreier-en legatua 53.1341

Hemen ez da mugimendua eteten

Yves Tanguy
Hemen ez da mugimendua eteten (Là ne finit pas encore le mouvement), 1945
Olio-pintura mihise gainean
71,1 x 55,5 cm
Solomon R. Guggenheim Museum, New York
Legatua, Richard S. Zeisler 2007.47 © Estate of Yves Tanguy / VEGAP, Bilbao, 2016

frantisek kupka form of blue

František Kupka
Urdinaren forma (La Forme du Bleu), 1925 Olio-pintura mihise gainean
80,3 x 72,4 cm
Solomon R. Guggenheim Museum, New York
Dohaintza, Andrew Powie Fuller and Geraldine Spreckels Fuller Collection 2000.31
© François Kupka, VEGAP, Bilbao, 2016

Partekatu