image
Iragandako erakusketa

Soto. Laugarren dimentsioa

2019.10.18 - 2020.02.09

Erakusketa honek Jesús Rafael Soto (Bolibar Hiria, Venezuela, 1923–Paris, 2005) artistaren lanaren atzera begirako azterketa eskaintzen du. Esperientzia estetikoa denborazkotasunari, intentsitateari eta ikusleen parte-hartzeari lotutako zera moduan ulertzen zuen Sotok, eta horren arabera egituratu da Soto. Laugarren dimentsioa ere. Erakusketak XX. mendeko bigarren erdialdeko artea eraldatu zuen artista aitzindari honen ibilbidea berraztertzeko aukera paregabea eskeintzen du. Bost hamarkadatako ibilbidean zehar, funtsezko papera bete zuen Sotok artelanen irismena eta gizarte-funtzioa birdefinitzeko orduan. 1950eko hamarkadan pinturaren eta eskulturaren arteko ohiko banaketa urratuz, Sotoren lanak mailaz mailako bilakaera izan zuen esparru bisualetik haratago, eta paper nabarmena jokatu zuen hurrengo urteetan objektu artistikoaren kontzeptuak eman zuen bira erradikalean. Hala, hasierako ikerketa optikoetatik Parisko artista zinetikoen taldeko parte izatera pasa zen Soto —Jean Tinguely, Iacov Agam eta Victor Vasarely-rekin batera—, eta nazioarteko talde garrantzitsuekin ere lotu zen, Zero taldearekin edo Londresko Signals galeriako zirkuluarekin, esaterako.

1967tik aurrera, Zeharkagarriak seriea lantzeari ekingo zion —plastikoz edo metalez landutako harizpi zintzilikariz osatutako egitura kubiko handiak—, bere karreraren amaiera arte landuko zituenak. Aldi berean, partaidetza potentzial handiko obra piktoriko eta eskultorikoak lantzen jarraitu zuen, ikuslea obran guztiz sartu gabe garatzen zirenak, baina haren partaidetza eta mugimendua beti eskatuko zutenak. Zendu zen arte, Sotok tamaina handiko enkarguak lantzen jarraitu zuen espazio publikoetarako zein erakundeetarako.


Erakusketa

Sans titre (Composition dynamique) | Guggenheim Bilbao Museoa

Jesús Rafael Soto
Sans titre (Composition dynamique) [Titulurik gabea (Konposizio dinamikoa)], 1950
Olio-pintura ohial gainean
73 x 92 x 2 cm
Bilduma pribatua
© Jesús Rafael Soto, ADAGP, Paris / VEGAP, Bilbao, 2019

Maquette de “Mur optique” | Guggenheim Bilbao Museoa

Jesús Rafael Soto
Maquette de “Mur optique”, (“Horma optikoa” lanaren maketa ), 1951
Pintura zur gainean
19 x 58 x 1 cm
Bilduma pribatua
© Jesús Rafael Soto, ADAGP, Paris / VEGAP, Bilbao, 2019

Spirale, Série Sotomagie | Guggenheim Bilbao Museoa

Jesús Rafael Soto
Spirale, Série Sotomagie, (Espirala, Sotomagie
seriea), 1955 / 1967ko edizioa
Koloretako serigrafia metakrilato gainean
34 x 34 x 18 cm
Bilduma pribatua
© Jesús Rafael Soto, ADAGP, Paris / VEGAP, Bilbao, 2019

Sin título | Guggenheim Bilbao Museoa

Jesús Rafael Soto
Sin título (Titulurik gabea), 1958
Burdin margotua eta pintura zur gainean
100 x 100 x 38 cm
Patricia Phelps de Cisneros bilduma
© Jesús Rafael Soto, ADAGP, Paris / VEGAP, Bilbao, 2019

Vibration noire | Guggenheim Bilbao Museoa

Jesús Rafael Soto
Vibration noire (Bibrazio beltza), 1960
Pintura oihal eta metal gainean, alabastinea
82 x 66 x 10 cm
Bilduma pribatua
© Jesús Rafael Soto, ADAGP, Paris / VEGAP, Bilbao, 2019

Sin título

Jesús Rafael Soto
Sin título (Titulurik gabea), 1961
Zura, metala, pintura, eta iltzeak
75 x 18 x 25 cm
Patricia Phelps de Cisneros bilduma
© Jesús Rafael Soto, ADAGP, Paris / VEGAP, Bilbao, 2019

Sans Titre | Guggenheim Bilbao Museoa

Jesús Rafael Soto
Sans titre (Titulurik gabea), 1962
Pintura zur eta metal gainean
32 x 67 x 27 cm
Bilduma pribatua
© Jesús Rafael Soto, ADAGP, Paris / VEGAP, Bilbao, 2019

Vibration pure | Guggenheim Bilbao Museoa

Jesús Rafael Soto
Vibration pure (Bibrazio hutsa) 1968
Pintura akrilikoa zur eta metal gainean, nylonezko haria
102 x 172 cm
Bilduma pribatua
© Jesús Rafael Soto, ADAGP, Paris / VEGAP, Bilbao, 2019

Penetrable blanco y amarillo | Guggenheim Bilbao Museoa

Jesús Rafael Soto
Penetrable blanco y amarillo (Zeharkagarri zuri eta horia), 1969
Metal margotua, aluminiozko egitura eta serigrafia metakrilatozko panel gainean
250 x 300 x 300 cm
Bilduma pribatua
© Jesús Rafael Soto, ADAGP, Paris / VEGAP, Bilbao, 2019

Escritura muro negro | Guggenheim Bilbao Museoa

Jesús Rafael Soto
Escritura muro negro (Idazketa, horma beltza), 1977
Pintura akrilikoa zur eta metal gainean, nylonezko haria
206 x 402 x 30 cm
Bilduma pribatua
© Jesús Rafael Soto, ADAGP, Paris / VEGAP, Bilbao, 2019

Penetrable | Guggenheim Bilbao Museoa

Jesús Rafael Soto
Pénétrable (Zeharkagarria), 1982
Zur margotua eta PVCzko tutu malguak
485 x 787 x 867 cm
Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, Madril
Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía argazki-artxiboa
© Jesús Rafael Soto, ADAGP, Paris / VEGAP, Bilbao, 2019

Partekatu