Ikasi

Bitartekaritza

Arteaz konplexurik gabe hitz egitea, artea esperimentatzea eta Museora egindako bisitaldian zehar modu erraz eta eskuragarrian aztertzea erraza da garatzen ditugun baliabide eta programei esker.

Bisita egiteko aukera ugari eskaintzen ditugu, taldean edo banaka, eta informazio- eta ezagutza-maila ezberdinetara egokitutako espazioak, jarduerak eta tresnak eskaintzen ditugu, aldi baterako erakusketez, Museoaren Bildumaz edo eraikinaren arkitekturaz gozatzeko eta horietaz gehiago jakiteko.

artetik 1

Berrikuntzarekiko eta edukien irisgarritasunarekiko konpromisoaren baitan, Museoak esperientzia digital aitzindari bat jarri du abian, Bildumaren bitartez beste bisitari eta artelan batzuekin konektatzeko aukera ematen duena. Museoko aretoetan gelditu, arretaz behatu eta artea ohikoa ez den modu berezian sentitzeko gonbidapena luzatzen duen esperimentu kolektiboa da.

rutas visitas guggenheim bilbao

Bisita gidatu esklusiboak

Langile kualifikatuek emandako bisitak.

Gida profesionalek eraikinaren arkitektura eta erakusketen obrak komentatzen dituzte.

Bisitaren edukiari dagokionez lehentasunen bat izanez gero, garrantzitsua da gidariari jakinaraztea bisitaren hasieran edo erreserba egiteko unean.

Bisita euskaraz, italieraz, alemanez edo behar berezietan egin nahi izanez gero, bidali e-maila helbide honetara: información@guggenheim-bilbao.eus

ERRESERBATU ZURE BISITA GIDATUA

Gehiago irakurri
guggenheim 768x432 1

Guggenheim +

Frank Gehryren eraikineko espazioak eta lekuak ezagutu nahi dituzu, hots, publikoarentzat irekita ez daudenak, eta, horrez gain, erakusketak bisitatu? Har ezazu parte bisitaldi esklusibo honetan, Museoko gidari profesionalen eskutik. 

  • Ezinbestekoa da aurrez erreserba egitea 944 359 090, telefono-zenbakira deituta, asteartetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara.
  • Topalekua: Taldeen Txarteldegia.
  • Iraupena, gutxi gorabehera: 120 min.
  • Talde bakoitzeko gehienez 20 pertsona.
Gehiago irakurri
imagen chica telefono audioguias scaled 1

Audioguías

Las audioguías permiten realizar un recorrido autónomo por las exposiciones a través de una selección de las obras más representativas de cada muestra. Ante la imposibilidad actual de entregar los equipos físicos, podrás descargar la aplicación de las audioguías en tu móvil.

espacio serra

Didaktika

Didaktika proiektuaren barruan, Museoak espazio didaktikoak eta jarduera bereziak diseinatzen ditu, erakusketen osagarri gisa, eta erakutsitako obrak ikusten eta ulertzen laguntzeko tresnak eta baliabideak eskaintzen ditu. Informazio gehiago aurkituko duzu web gunean, erakusketa bakoitzeko Ba al zenekien…? atalean. 

Babeslea: