Ikasi

Gizarte-programak

Artea eta Museoa pertsona guztiengana hurbildu nahi dituzten gizarte-programak; haien bidez, adierazpen plastikoa elementu integratzaile eta inklusibo bihurtzen da.

Museoak eta arte- eta hezkuntza-praktika gizartea aldatzeko eragile bihurtu direla ulertzen dugu; hori dela-eta, arreta berezia eskaintzen diegu komunitateei eta haien balio eta behar sozialei, prozesu pedagogiko eraldatzaileen bidez.

Bisitaldiak

Exclusion social

Bazterkeria-arriskuan dauden taldeentzako bisitaldiak

Gizarte-egoera ahulean, errehabilitazio-prozesuan edo gizarte- edo ekonomia-bazterkeriako egoeran dauden taldeek doan bisita dezakete Museoa (gida eta sarrerak barne).

  • Gutxienez 10 egun lehenago deitu behar da, telefono-zenbaki honetara: 944 359 090
  • Batez besteko iraupena: 60–90 min
  • Topalekua: Taldeentzako Txarteldegia
  • Doako jarduera
  • Taldean 15 pertsona izatea gomendatzen da
Gehiago irakurri
Behar bereziak dituzten taldeentzako bisitaldiak | Guggenheim Bilbao Museoa

Behar bereziak dituzten taldeentzako bisitaldiak

Behar fisiko, intelektual edo psikiko bereziak dituzten pertsonek ibilbide egokitu eta inklusibo baten bidez ezagut dezakete Museoa.
“Ibilbide pertsonalizatu” bat diseinatzea, talde bakoitzaz arduratzen diren profesionalekin eta Museoko hezkuntza-taldearekin batera.

Doako bisitaldiak gaztelaniazko zeinu-hizkuntzan, edo ukipeneko bisitaldiak (maketak, erliebezko materialak, braillez idatzitako materialak, etab.); eta parte-hartzaileen ahalmenak pizten eta indartzen dituzten dinamikak eskaintzen dituzten ibilbideak.

  • Gutxienez 10 egun lehenago deitu behar da, telefono-zenbaki honetara, hezkuntza-taldearekin batera ibilbidea prestatzeko: 944 359 090.
  • Batez besteko iraupena: 60 min
  • Topalekua: Taldeen Txarteldegia
  • Gidaria doakoa da; Museorako sarrerak: tarifa murriztua erabiltzaileentzat, eta laguntzaileak doan.
  • Taldean 15 pertsona izatea gomendatzen da.
Gehiago irakurri

Boluntarioak

Charlas externas del voluntariado | Aprende | Guggenheim Bilbao Museoa

Atzeratu egin da

Gizarte-programa hau Museoko boluntarioek garatzen dute. Museoan bertan laguntzen dute, edo hitzaldi informalak edo tailer artistikoak antolatzen dituzte Bizkaiko hainbat elkartetan.

Sortu eta sendatu

Actividades para hospitales | Aprende | Guggenheim Bilbao Museoa

Ospitaleetako ikasgelek eskolako curriculumarekin jarraitzen laguntzen diete ikasleei. Artea gelen oso zati garrantzitsua da, eta Guggenheim Bilbao Museoko Bildumaren eta erakusketen bidez hurbiltzen da ospitalera.

Gorputza eta gogoa

Artea, normalizazio-tresna gisa | Guggenheim Bilbao Museoa

Artea, normalizazio-tresna gisa

Iraupen luzeko programa hau Museoz kanpoko artista-hezitzaileek ematen dute. Neurrira diseinatzen da, buru-osasunaren sektoreko profesionalen laguntzarekin, eta sendatzen eta gizarteratzen ari diren haur, gazte eta helduei zuzenduta dago.

Museoko artista-hezitzaileak Terapia- eta hezkuntza-unitateetara joaten dira eta artearen bidez errealitatea ikusteko eta beren sentimenduak adierazteko modu berriak erakusten dizkiete bertako haur, gazte eta helduei. Programa honetan, parte-hartzaileek beren artelanak egiten dituzte, eta esperientzia estetiko aberasgarria izateko aukera eskaintzen zaie jarduera artistiko eraldatzaileen bidez. Artista hezitzaileak taldeekin batera joaten dira Museoetara.

Gehiago irakurri