Ikasi

Ikasi Online

ONLINE IKASI Museoaren hezkuntza-programazioaren atal digitala da. Aurrez aurreko esperientzia pedagogikoa programa eta tresna digital jasangarri eta iraunkorrekin eta programazio berritzaile eta eskuragarri batekin indartzea du helburu.

Hatoum MHogar Home 1999

Ikastaroak

Museoko online arte-ikastaroek aukera paregabea eskaintzen dute arte modernoaren eta arte garaikidearen historiaren funtsezko gai eta kontzeptuak modu erraz eta zehatzean barneratzeko, egungo ikuspegi batetik abiatuta.

Ikastaroak esparru bakoitzeko adituek ematen dituzte, eta Museoaren Bilduma eta bertako programazio artistiko dinamikoa dira abiapuntuak. Halaber, bideo bidezko eskolak eta material gehigarriak eskaintzen dituzte.

I. ikastaroa: Zer ulertzen dugu arte garaikidetzat?
II. ikastaroa: Arte moderno eta garaikideko materialek kontatzen dutena

clase2

ZUZENEKO BISITA BIRTUALA

Zuzeneko online eskolak, irakasleekiko elkarreragina ahalbidetzen dutenak. Gaiak Museoaren programaziora egokitzen dira, eta adituek aurkezpen puntualetan ematen dituzte. Ikusi xehetasunez gaiarekin zerikusia duten lanen aukeraketa bat! Informazio gehiago hemen.

Charla taller web recortada

Hitzaldiak-tailerra

Gaikako online hitzaldi-sorta, zuzenean, artearen pedagogiaren ingurukoak. Jardueren zenbait adibide ematen dira ikasgelan ikasleekin lantzeko. Doakoak.

visita virtual recortada scaled 1

Bisitaldi birtuala ingelesez ikasgelatik, bideo-dei sinple bat eginda. Bertan, ikusgai dauden zenbait obra eta Museoaren eraikinari buruzko ezaugarri ezberdinak ezagutu daitezke modu arin eta irisgarrian.

artetik

Berrikuntzarekin eta edukien eskuragarritasunarekin duen konpromisoaren zati gisa, Museoak esperientzia digital aitzindari bat eskaintzen du, bere funts artistikoen eta gugan pizten dituzten emozioen bidez beste bisitari eta obra batzuekin konektatzeko aukera ematen duena.