Guggenheim

Familientzako jarduerak

Museoan familia guztiak gustura egoteko eta primeran ibiltzeko pentsatutako guneak eta baliabideak.

  • Artearen txokoa: sarbide libre eta autonomoko gunea, irakurtzeko, marrazteko, imanekin jolasteko, eraikitzeko…
  • Hezkuntza-guneak: tailer gidatuetan parte hartzeko lekuak, erakusketekin, bildumarekin eta arkitekturarekin erlazionatutako sortze-jarduerez beteak
  • Liburutegia: ipuinak irakurtzeko eta entzuteko, margotzeko, mozorrotzeko, dantzatzeko, etab.

Hurrengo jarduerak

ArtEspazioa

Atzeratu egin da

Egoitza-artistek, sormen irekiaren gune berri honetan, aukera ugari eskaintzen dituzte erakusketaren inguruko kontzeptu artistikoak familian gozatzeko, esperimentatzeko eta aztertzeko.

Puppy / Armiarma tailerrak

Museoaren Lagunen seme-alabentzako tailerrak, Louise Bourgeoisen obra txundigarriari eta Jeff Koonsen eskultura ospetsuari buruzkoak.

Esperientzia sortzaileak

Sorkuntza-erakusketa eta -jardueretan parte hartzeko bisitak. Asteburuero esperientzia bat.

Arkitekturako laborategiak

Larunbatetan, 6 eta 11 urte bitarteko haurrentzako tailer progresiboak eskaintzen ditugu, marrazki, maketa, proiekzio eta jolasen bidez jakin-mina pizteko eta espazioa ulertzeko.

Books Alive!

Liburutegian, 3 eta 11 urte bitarteko haurrek ipuinak ezagutzen dituzte irakurketaz, gorputz-adierazpenaz eta dramatizazioz betetako jarduera batean. Ingelesez egiten da jarduera hau.

Baby Art

Atzeratu egin da

Zentzumenak ernatzea: ukimena, zentzumena eta ikusmena bizkortzea, gurasoekin jolastuz eta arteaz gozatzen hasiz. 6 eta 36 hilabete bitarteko umeentzat.

Udako tailerrak

Astebete, bi aste edo gehiago Museoan, arteaz inguratuta ikasten, sortzen eta lagunak egiten.

Gabonetako jarduerak

Gabonez familian gozatzeko tailerrak eta ikuskizunak.

Default image for default

Gogoratu

Salmenta-puntua: Leihatila eta webgunea
Plaza kopuru mugatua. Ezin dira itzuli erosi diren sarrerak.

Erosi sarrerak

Tresnak eta baliabideak

Familientzako baliabideak

Richard Serraren Denboraren materia lanari eta Bilduma Iraunkorrari buruzko haurrentzako audiogida.
Doako materialak Museoko Informazio-mahaian.
Artearen txokoa, irakurtzeko, marrazteko eta eraikitzeko materialekin.

Logo Turismo Familiar. Euskadi