constantin brancusi king of kings

Erregeen erregea

Constantin Brancusi
Erregeen erregea (Le roi des rois), 1938
Haritz zura
300 x 48,3 x 46 cm
Solomon R. Guggenheim Museoa, New York 56.1449
© VEGAP, Bilbao, 2016
Photo: David Heald © SRGF

“Umeak izateari uzten diogunean, hil gara dagoeneko”. Constantin Brancusi[1]

Constantin Brancusi-k (Hobita, Errumania, 1876–Paris, 1957) eskulturgintzaren hainbat konbentzio hautsi zituen. Auguste Rodin eskultore maisu frantsesarentzat (1840–1917) hilabete bakar batez bakarrik lanean aritu zen, postua utzi baino lehen. Brancusik zera esan zuen: “ezer ezin da hazi zuhaitz handi baten itzalean”. Rodinek laguntzaile ugari baliatzen zituen eskulturak itxuratu edo ontzeko; Brancusik, berriz, nahiago zuen berak egin, eskuz, materialekin konexio estua eratzeko; gehienetan zuzenean zizelkatzen zituen.

Bigarren Mundu Gerran eta amaitu eta ondorengo urteetan, Brancusik gehienbat zurezko eskulturak egin zituen; egurrak sinbolismo handia zuela uste zuen eta, gainera, ezaguna zitzaion arotz trebatu zen eta. 1924rako, landa inguruko arotz errumaniar bat balitz bezala erretratatzen zuen bere burua, lanean zegoela eskultura artean [2] (Auguste Rodin, aitzitik, “pentsatzaile” moduan erretratatzen zuten, haren eskulturak alde batera utzita).

Erregeen erregea (Le roi des rois) haritz zurezko eskultura monumentala sortu zuen artistak Askatasunaren Tenplua (Temple de la délivrance) lanean ikusgai jartzeko. Tenpluak Indore-ko Yeshwant Rao Holkar maharajak 1933an agindutako santutegi pribatua izan behar zuen. Lurpeko sarbidea zuen leihorik gabeko ganbara gisa (sabaiko irekiera bat izan ezik) taxutu zuen Brancusik, barrualdea islatzeko urmael bat eta hegaztien freskoak zituena. Hala ere, ez zen inoiz eraiki. Nolanahi ere, tenpluaren diseinuak Brancusiren artearen funtsezko kezkak laburbildu zituen: forma estetikoaren idealizazioa; arkitekturaren, eskulturaren eta altzarien bat egitea; eta pentsamendu espiritualaren oroitzapen poetikoa.

Erregeen erregea artelaneko formak egiteko, Brancusik inspirazio hartu zituen Afrikako eskulturak eta zizelkatze-lanak, Errumaniako zur-lanak eta orduko arte-abangoardiak zeraman abstrakziorako bidea. Horrela aukeratutako formek are sinbolismo gehiago ematen zieten lanei, eta bestelako loturak ezartzen zituzten. Gainera, formekin “jolasten” zen haren estudioan: batetik bestera mugitzen zituen, askotariko konfigurazioak egiten zituen eta horiei argazkiak ateratzen zizkien. Askotan, luze egoten ziren eskulturak estudioan, saldu ezinean ibiltzen baitzen. Estudioan bitartean, berriro lantzen zituen, baita suntsitu ere: etengabe desegiten eta berregiten zituen[3].

Zurak Brancusiri Espresionismorako joera pizten zion: zizelkatutako objektu paregabeak egin zituen. Harriz edo metalez egindako eskulturetan arketipoak irudikatzen zituen, adibidez, hegan ari diren txoriak edo lo dauden giza irudiak. Zurezko artelan indibidualek, aldiz, pertsonaia edo izaki espiritual bereziak ematen dituzte aditzera. Adibidez, Erregeen erregea Ekialdeko erlijioaren boterea eskulturan gorpuzteko Brancusiren ahalegintzat jo daiteke. Artelanaren jatorrizko izenburua Budaren gogoa (L’esprit du Bouddha) zen; izan ere, Milarepais tibetar filosofoaren idazkiak irakurri zituen Brancusik eta Budismoaren inguruan jakintzak zituen.

Preguntas

Begiratu elkarrekin Erregeen erregea lana (1938). Eskatu ikasleei irudiaren krokis bat egiteko. Gero, eska egiezu bikotetan eztabaidatzeko krokisa egiten ari zirela arreta zer eman dien.

Galdetu ikasleei artelan honi zer izenburu ipiniko lioketen. Sortu balizko izenburuen zerrenda bat. Orain, esan ikasleei artelanaren izenburua eta galde egiezu zein den, haien ustez, eskulturaren eta izenburuaren arteko lotura.