Estrella roja congoleña (Étoile Rouge Congolaise), 1990

Space and object

Bodys Isek Kingelez
Kongoko izar gorria (Étoile Rouge Congolaise), 1990
Papera, kartoia, poliestirenoa, plastikoa eta aurkitutako beste material batzuk, 85 x 92 x 50 cm
© Eskaintza Bodys Isek Kingelez
C.A.A.C-The Pigozzi Collection, Geneva

“Nire artea komunitatearentzat baliagarria izan dadin nahi dut; komunitate hori birsortzen ari da. Azkenean, munduko poza bertan bizi den jendearen eskuetan dago. Hiri hauek sortu nituen bakea, justizia eta askatasun unibertsala betikotzeko. Estatu sekular txikiak izango dira, eta egitura politikoa izango dute, eta ez dute ez poliziaren ezta armadaren beharrik izango”.—Bodys Isek Kingelez(1)

 

SARRERA

Bodys Isek Kingelez, edo Jean Baptiste, Kimbembele Ihunga-n, Kongo Belgikarrean jaio zen 1948an eta Kinshasan, Kongoko Errepublika Demokratikoan, zendu zen 2005ean. Afrikako metropoli utopikoen maketak egiteagatik ezaguna izan zen. Bigarren Hezkuntza amaitu ondoren, Kingelez Kinshasara (gaur egun Kongoko Errepublika Demokratikoko hiriburu eta hiririk handiena) joan zen, eta bertan ikasi eta lan egin zuen aldi berean: bizirauteko institutu batean eskolak eman zituen(2). 1969an lehen eraikuntza-maketetako bat Kinshasako Museo Nazionalean erakustea erabaki zuen. Museoak ez zuen sinetsi horrelako lanaren egilea zenik, eta egiletza frogatzeko museoan bi astez lan egitera gonbidatu zuten(3). Abila zela frogatu zuen, eta, azkenean, tribuen katamaloak zaharberritzeko kontratatu zuten(4).

Kinshasa, etengabe hazten ari zen hiri kaotiko eta anarkikoa, hartu zuen inspirazio-iturritzat Kingelezek, eta arkitektura-egituren maketak egiten jarraitu zuen, kartoiz eta aurkitutako materialez. Fantasiazko eraikuntza horiek gizatasuna zalantzan jartzen zuten eta hiriaren irudi idealizatua eskaintzen zuten(5). “Extrêmes maquettes” (muturreko maketak) deitu zien: oso arraroak, handiak, zehetasun askokoak eta esanguratsuak ziren(6). Kingelezek uste zuen maketa arkitektoniko horiek “mundu berri bat sortzen” lagun zezaketela(7). Kingelezentzat haren arteak itxaropena, berritzea eta birsortzea zuen gai(8).

Kongoko izar gorria (Étoile Rouge Congolaise) maketa, futuristen artean lehenengotarikoa, 1990ean sortu zuen. Xehetasun asko ditu eta oso koloretsua da eta paperez, kartoiz, poliestireno aparrez, erabilitako paketez eta aurkitutako beste material askoz egindakoa da. Maketak eraikin sozialista baten irudikapen modernoa ematen du, izar gorria (bost puntakoa) 1917tik lotu baita ideologia komunistarekin: banderatan, estatuetako ikurretan, monumentutan, apaingarritan eta logotan erabili dute. Kingelezen hirien maketak artisten ideal politikoak jasotzen dituzte, eta Munduko Bankuak finantzatutako proiektu gehiegi egin zirela salatzen du; proiektuok bertako jendearen beharrak ez zituzten aintzat hartzen eta amaitu aurretik ere asko porrot hutsa izan ziren(9).

Egitura arkitektonikoen maketak hiri oso bilakatu ziren 1994an: eraikin ugari, etorbideak, parkeak, estadioak eta monumentuak zituzten. Kingelezek 300 maketa baino gehiago sortu zituen, hirian aurkitutako materialak erabiliz. Lan erraldoi horiek egiteko eskala kontu handiz neurtu zuen eta eraikinak elkartzean hiri-egitura bat osatzen zuten: artistak horrelako metropoli bat Afrikan eraiki zezaten nahi zuen(10).

 

1. http://www.caacart.com/html/kingelez_bio_english.html

2. http://www.culturebase.net/artist.php?210

3. http://www.rfi.fr/afrique/20150320-hommage-kingelez-artiste-congolais-architecte-utopies

4. http://www.lemonde.fr/afrique/article/2015/03/17/l-artiste-congolais-bodys-isek-kingelez-est-mort_4594966_3212.html

5.http://www.caacart.com/html/kingelez_bio_english.html

6.http://www.culturebase.net/artist.php?210

7. http://www.theartsdesk.com/visual-arts/alternative-guide-universe-hayward-gallery

8.http://africa.si.edu/exhibits/pigozzi/kingelez.html

9. Making Africa — Un continente de diseño contemporáneo, erak. kat., Bilbo, Guggenheim Bilbao Museoa, 202 or. (gaztelaniaz)

10. http://www.caacart.com/html/kingelez_bio_english.html

Preguntas

Erakutsi Kongoko izar gorria (Étoile Rouge Congolaise, 1990)

Arretaz aztertu. Zer egiten zaizue deigarri? Aukeratu bost hitz maketa deskribatzeko.

Norbaitek eraikin hori eraikiko balu, nork erabiliko luke? Zertarako? Barrura sartu ahalko bazinatekete, zer ikusiko zenukete? Nola sentituko litzateke?

Kingelezek esan zuen: “Gure munduko poza, azkenean, bertan bizi den jendearen araberakoa da. Hiri hauek eraiki ditut bakez, justiziaz eta askatasunez beteta egon daitezen. Estatu sekularrak beharko lukete, egitura politikoa edukiko beharko lukete, poliziaren eta armadaren beharrik gabe”(11). Kingelezen ideia horien inguruan eztabaidatu. Horrelako hiririk egon liteke? Utopia bat dira? Azaldu zuen erantzunak.

Kingelezek uste zuen maketa arkitektonikoak mundu berri bat sortzeko baliagarriak zirela. Zer uste duzue zuek? Egia ote da? Azaldu zuen erantzunak.

11. Making Africa — Un continente de diseño contemporáneo, erak. kat., Bilbo, Guggenheim Bilbao Museoa, 202 or. (gaztelaniaz)