Massachusetts Institute of Technology (MIT)

0∞ mugikortasuna, bi etorkizun

Guztiz kontrakoak diren bi mugikortasun-etorkizun hartzen ditu proiektu honek aintzat. Covid-19ak eragindako pandemiak bat-batean geldiarazi zituen biztanleriak egiten zituen joan-etorri gehienak; produktuak, elikagaiak, informazioa eta esperientziak, aldiz, gure etxeetako askotara zuzenean iristen ziren. Era berean, lur, aire eta espazio bidezko mugikortasunari lotutako aurrerapen garrantzitsuei esker gizakiek nahi duten tokira trabarik gabe joateko aukera izango lukete. Etorkizun horien muturreko ikuspegi batzuek harremanetan, jabetzetan eta hiri inguruneetan izango luketen inpaktua esploratzen dugu.

0∞ mugikortasuna, bi etorkizun proiektuak elkarri lotutako hiru istorio aurkezten ditu: Leihoa, Ekipajea eta Maitasuna, zeinak mugikortasun-eredu aldakorrak eta haietariko bakoitzak gure ingurunean, gure harreman sozialetan eta kontsumoan duen eragina aztertzen baitituzte. Instalazioaren ezkerraldean agertzen den munduan, giza esperientzia gero eta hiperbertakoagoa da eta mugimendua zerora (0) hurbiltzen da. Eskuinekoan, berriz, jendeak mugitzeko askatasun ia infinitua (∞) lortzen du. Autoak desegiteko lekuetako automobilen ordezko piezaz osatutako maketa fisikoak eta sabaitik zintzilikatutako lanparak azpimarratu egiten dituzte istorioen sailak.

media.mit.edu

Mentorea
Kent Larson

Taldekideak
Luis Alonso Pastor, Gabriela Bílá, Justin Blinder, Margaret Church, Naroa Coretti, Markus Elkatsha, Maitane Iruretagoyena, Thomas Lengeling, Holger Prang, Yasushi Sakai, Lucas Seixas, Carson Smuts, Pedro Ribeiro, Sean Webley