Guggenheim

Yale

FutureNOMAD: 2086

Yaleko Arkitektura Eskolak 2021eko udazkenean sortutako proiektu hau “des-lokalizazio”rantzako mugimendu erradikalari buruzko espekulazio bat da; mugimendu hori nomadismo moderno bat da, errepidean «etxean» sentitzen direnen bizimodu ibiltarira orientatua. Lanaren oinarria furgoneta bere etxe bihurtu dutenen pertsonengan inspiratzen da, hala Nomadlanden, Burning Maneko ibilgailu mutanteetan, behin behineko egituretan, aldi baterako komunitateetan eta azoka komertzialetan, jaialdietan, zirkuetan, espedizioetan eta kanpamentuetan eraikitzen diren «hiri iragankorretan», eta, jakina, kultura nomada tradizionalen praktiketan, tekniketan eta egituretan. Lanaren proiektuak “eraldagarriak” diren ontzi nomadetan ardaztuta daude: mugitzen dira eta egonean daude, autonomoak eta kolektiboak dira, minimalistak eta hedakorrak, lan lekuak eta jolas lekuak dira, ospatzeko lekuak eta bakarlekuak.

Proiektu gehienetan, ontzi horien eraldatze nagusiak mekanikoak eta espazialak dira: mundua etxekotzen dute, bere oinarrizko bolumenetik haragoko elementuak hedatuz edo zabalduz, lekuan lekuko lurraren ezaugarriak aktibatzeko edo hurbileko ontziekin elkar eragiteko edo zuzenean lotura egiteko. Beste proiektu batzuetan, eraldatze nagusiak misioa partekatzen duten ontzien ekintza kooperatibotan oinarritzen dira edo ontziak muntatzeko serieko ekintzatan. FutureNOMADen ekiteko gaitasuna ontzi eta proiektu guztien gai nagusia da.

architecture.yale.edu

Mentoreak
Helen Evenden, Steven Harris, Gavin Hogben, Wesley Evans

Taldekideak
Bo Cai, Lauren Carmona, Rosa Congdon, Quincy Ding, Jia Ying Guan, Jeeu Kim, Sewon Roy Kim, Aleksa Milojevic, Jahaan Scipio, Matthew Wilde

Kidea

Volkswagen, Alemania