Museora egiten duzun bisitaldiari ahalik eta etekin handiena ateratzeko, honako aholku hauek kontuan hartzea gomendatzen dizugu.
Etorri aurretik begiratu zer erakusketa dauden egun horretan. Itxitako aretoak egon daitezke erakusketa-aldaketen ondorioz.
Zalantzarik baduzu, Museoko langileei galdetu: 944 35 90 80
Atrioa
Atrioa Museoaren bihotza da. Orientatzeko egokia da: aretoen 3 solairuak haren inguruan antolatuta daude. Pasabide bihurriez, igogailuez eta eskailera-dorreez elkarlotuta daude.
Aretoak
20 areto daude.
Pasabideek orientatzen lagunduko dizute, baita aretoak eta zerbitzuak aurkitzen ere. Aretoak eta Atrioa (eraikinaren erdigunea) lotzen dituzte eta hainbat ikuspegi eskaintzen. Kanpoaldea konplexua den arren, barnealdean ondo ordenatuta dago.
Besteak
Entzungela bat (300 pertsonarentzako edukiera), jatetxe bi, kafetegi bat eta Denda-Liburudenda daude.
Ez ukitu
Ez ukitu artelanak. Hauskorrak dira eta ukitu txikienarekin ere kaltetuak izan daitezke. Ezin da gauzaki zorrotz, adierazgailu eta bestelako gauzakirik (boligrafoak, eta abar) Museoan sartu.
Haurrak bakarrik ez
Museora haurrekin etorriz gero, zure alboan eduki itzazu uneoro. Lagun gaitzazu: azaldu haurrei zergatik ezin dituzten artelanak ukitu. Ez utzi haurrak aretoetan zehar alderrai ibiltzen, beste bisitariak eragoz ditzakete. Haur-taldeak uneoro zaindu, arauak betetzen dituztela bermatzeko.
Fardelik ez
Ez dago fardel handiak (35 x 35 cm baino gehiago) ezta euritakoak sartzerik.
Animaliarik ez
Ez dago animaliak sartzerik, txakur gidariak salbu.
Ez erre
Ez dago erretzerik ezta janaria sartzerik.