Guggenheim Bilbao Museoaren lehentasunezko helburua da erakundeak eskaintzen dituen zerbitzu zein jardueretan parte hartzeko aukera erraztea pertsona guztiei. Horren haritik, informazio-gida hau jarri dugu zure eskura, informazio orokorreko katalogoaren osagarri. Esker onez hartuko ditugu zure ohartarazpen edo iradokizunak.
Desgaitasuna duten pertsonek tarifaren gaineko deskontua lor dezakete (ikasle eta pentsiodunen deskontuaren baliokidea); horretarako, egiaztatzeko dagokion dokumentazioa aurkeztu behar dute. Bisita egiteko lagun batekin etortzea ezinbestekoa bada, pertsona horrek Museora doan sartzeko aukera izango du.
Zalantzaren bat izanez gero, jarri aurrez harremanetan Bezeroarentzako Arretarekin.
Ikusmen-urritasuna duten pertsonek ukimenaren bitartez lanak aztertzeko aukera izan dezaten, Puppy eta Ama, Zuhaitz garaia eta begia lanen maketak eta eskaintzen ditu Museoak.
Oraingoz, zerbitzua etenda dago.
Haur-kotxeak eta haurtxoak eramateko motxilak
Haur txikiak haur-kotxean edo motxilan eraman nahi izanez gero, jantzitegian eska ditzakezu.
Gurpil-aulkiak
Gurpil-aulkiak eskuragarri ditugu aulkia behar duten bisitariak erosoago egon daitezen. Jantzitegian eska itzazu.
Aulki eramangarriak
Aulki oso arinak ibilbidearen edozein unetan atseden hartzeko. Jantzitegian eska itzazu.
Gurpil-aulkien erabiltzaileentzako banakako kabinak aurkituko dituzu komun guztietan.
Gainera, pixoihalak aldatzeko lekuak daude lehen solairuan eta 0 solairuan.
Zure ikasgelan ikasle integratuak baldin badituzu, bisitaren aurretik jakinarazi, era horretara, bisitaldia behar horietara egokitzeko aukera izango dugu eta. Bisitak edozein motako beharrak dituzten ikasleei egokitzen zaizkie eta hezkuntza-gune guztiak irisgarriak dira.
Informazioa eta erreserbak astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara
- Telefonoa: 944 359 090
- Fax: 944 359 010
- Mail: informacion@guggenheim-bilbao.eus.
Behar anitzak dituzten pertsonei zuzendutako bisita gidatuak eskaintzen dira:
- Zeinu-hizkuntzako interpretea duten bisita gidatuak gorrentzat.
- Ezintasun intelektuala duten pertsonei zuzendutako bisitak.
- Ukimen-bisitak itsuentzat.
Informazioa eta erreserbak astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara
- Telefonoa: 944 359 090
- Fax: 944 359 010
- Mail: informacion@guggenheim-bilbao.eus.
Museoak ez du bisitarientzako aparkalekurik; nolanahi ere, erraza da bertaratzea, eta tranbiaren bidez museoaren ingururaino iristeko aukera dago.
Zure ibilgailuan etortzea erabakitzen baduzu, udal-aparkalekuak daude inguruetan. Gainera, bertatik hurbil, Euskadi plazan dagoen aparkaleku publikoak ere baditu urritasunak daukatenetzako plazak.
Edonola ere, 94 435 90 80 telefonoan edo email informacion@guggenheim-bilbao.eus helbide elektronikoaren bidez harremanetan jar zaitezke eta zure beharren araberako aukera egokiena jakinaraziko dizugu.
Museo modernoa eta garaikidea izanez, irizpide artistikoei zein kontserbaziokoei jarraitzen diegu halabeharrez. Hori dela eta, gerta liteke argiztapen, seinaleztapen eta distantzia parametroek aretoen barrualdeko erabateko ikusgarritasunean eragitea. Era berean, artelan bakoitzaren ezaugarri bereziek borondate artistiko bati jarraitzen diote eta hori aldaezina da.
